eseu


Epeka ordaintzea: Zabor-tasa

Zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasa epetan ordaintzea eskatzea, bi, hiru, sei, zazpi edo bederatzi epetan, zehazki, eta interesik gabe. Betiere, 4.000 eurotik beherako ordainagiriak badira.

Noiz kobratuko dira kuotak?

 

  • 2 kuota: uztailaren 30ean eta urriaren 30ean.

  • 3 kuota  uztailaren 30ean, irailaren 30ean eta azaroaren 28an.

  • 6 kuota:  uztailaren 30ean, abuzturaren 29an, irailaren 30ean, urriaren 30ean, azaroaren 28an eta abenduaren 30ean.

  • 7 kuota: ekainaren 30ean, uztailaren 30ean, abuztuaren 29an, irailaren 30ean, urriaren 30ean, azaroaren 28an eta abenduaren 30ean.

  • 9 kuota: ekainaren 30ean, uztailaren 30ean, abuztuaren 29an, irailaren 30ean, urriaren 30ean, azaroaren 28an, abenduaren 30ean, urtarrilaren 30ean eta otsailaren 27an. 

  • Ordainagiria banku konturen batean helbideratzea.
  • Zatikatutako azken kuota ordaindu arte ez dago helbideratze-kontua ezeztatzerik.
  • Kuota bat ordaindu gabe gelditzen bada epeak ezeztatu egiten dira, eta zorra betearazte-aldira pasako da. Zor guztia ordaindu behar da, eta ez dago epeka ordaintzeko beste eskabiderik egiterik epe bererako.

(e)tik (e)ra.

7 eta 9 kuotatan ordaintzeko, ekainaren 23a baino lehen eskatu behar da; 2, 3 eta 6 kuotatan ordaintzeko, uztailaren 23a baino lehen. Data horren ondoren aurkezten baduzu eskaera, hurrengo urtean hasiko zara epetan ordaintzen. (Datak 2025/2/24an aldatu ziren).

  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia beren beregi adierazten duen agiria.
  • Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).

*Telefono bidez eskatu dezakezu epeka ordaintzea (010 edo 945 16 11 00), baldin eta Udalaren datu basean aldez aurretik jasota badago ordainagiria helbideratu nahi den kontu-zenbakia.

Prozeduraren xehetasun gehiago ezagutzeko, kontsultatu "0 Zergen eta Zuzenbide Publikoko Bestelako Diru-Sarrera Lokalen Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzari Buruzko Ordenantza Orokorra", Ordenantza Fiskalen orrialdean.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Diru-Bilketa

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.