eseu


Agiri elektronikoak egiaztatzea

Gasteizko Udalak elektronikoki sinatutako agiriak benetakoak eta osoak direla egiaztatzeko aukera ematen du zerbitzu honek. Agiriaren egiaztapen-kode segurua (EKS) balia daiteke, edo jatorrizko agiriari eta sinadura-agiriari dagozkien fitxategiak (PKCS#7 estandarra, .p7s luzapena).

Egiaztapen-kode segurua

Gasteizko Udalak sinatutako agiri elektronikoek hainbat digituk osatzen duten egiaztapen-kode seguru (EKS) bana dute, identifikatzeko.

Inprimatutako agiriaren orrialde guztietan ageri da kode hori, eta jatorrizko agiri elektronikoarekin erkatzeko aukera ematen du; benetako kopia bihurtzen da hartara.

Sinadura-dokumentuaren fitxategia

Agiri bat elektronikoki sinatzean sortzen da fitxategia (PKCS#7 estandarra, .p7s luzapena), eta sinatze prozesuaren erabateko zuzentasuna bermatzen du. Agiria sinatu duen erakundeari edo subjetuari buruzko informazio guztia biltzen duen artxibo bat da.

Gako publikoko kriptografia estandarren multzo bat da PKCS (Public-Key Cryptography Standards).

Araudia

Identifikatzeko moduei buruzko informazio gehiago.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.