Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Jakinarazpen elektronikoak
Jakinarazpen elektronikoa da hartzailearentzat ondorio juridikoak dituen administrazio-komunikazio bat egoitza elektronikoan argitaratzea, hala nola ondoko hauen epearen hasiera: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko, alegazioak edo errekurtsoak aurkezteko eta abar.
Jakinarazpenak elektronikoki egingo dira interesdunak hala eskatzen duenean. Eta, betiere, administrazioarekin harreman elektronikoak izatera behartuta dauden pertsonen kasuan.
Jakinarazpen-zerbitzuak eskatzeko eta eskuratzeko, modu seguruan identifikatu behar da identifikazio digital bidez.
Jakinarazpenak nola kontsultatu
Udal prozedurak
Honako udal-prozedura hauek kontsultatzeko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko Nire karpeta atala erabiltzen da.
- Ingurumen-jarduerako lizentziak
- Eraikinen jarduera-lizentziak
- Obra handiak eta obra txikiak
- Polizia, Ingurumen, Espazio Publiko eta Osasun Publikoko zehapen-espedientea
- Higiene- eta osasun-baldintzak
- Zigortzeko prozedura (isunak)
Posta elektroniko bidez abisu bat jasotzeko zerbitzua, egoitza elektronikoan jakinarazpen bat dagoela adierazten duena. Udalaren jakinarazpen elektronikoen abisuak jasotzeko, beharrezkoa da zerbitzuan alta ematea, eta helbide elektroniko bat ematea.
Kontratazio-espedienteak
Erregistro elektronikoan egin gabe dauden jakinarazpenen kontsultaren bidez, jakinarazpena kontratazio-espedienteei buruzkoa denean.
Kontratazio-espedienteen jakinarazpen-abisuak jasotzeko, Udalak espedientean adierazitako posta elektronikoa erabiliko du. Egindako jakinarazpenak erregistro elektronikoaren bidez kontsultatzen dira (erregistro-idazpenak).
Epeen zenbaketan kontuan hartu beharreko alderdiak
- Jakinarazpen elektronikoa eskuratzen denean, egin/jakinarazi egin dela ulertuko da.
- Jakinarazpena egoitza elektronikoan eskuragarri jarri eta 10 egun naturaleko epean inor ez bada sartu bertara, egindako-jakinarazitzat joko da.
- Bi kasuetan, jakinarazpena egin ondoren, prozedurak aurrera jarraituko du, eta epeak zenbatzen hasiko dira.
- Jakinarazpen elektroniko bat eskura jartzen denetik 10 eguneko epean jakinarazpen hori presentzialki jakinarazten bada, aurrez aurreko jakinarazpenaren hurrengo egunean hasten da izapidetze-epeen zenbaketa; izan ere, beti hartzen da jakinarazpen-datatzat lehenengo jakinarazpenarena ( 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
- Buletinean argitaratzen dira egin ezin izan diren posta bidezko jakinarazpenak, interesduna edo jakinarazpenen helbidea ezezaguna zelako edo jakinarazpena egiten saiatu arren ezinezkoa izan delako.