Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
HTML Example
A paragraph is a self-contained unit of a discourse in writing dealing with a particular point or idea. Paragraphs are usually an expected part of formal writing, used to organize longer prose.
Laguntza eta ohiko galderak
Arazoak konpondu eta zalantzak argitzeko kontaktua
Telefonoa: 010 (+34 945 16 11 00)
Posta elektronikoa: informacion@vitoria-gasteiz.org
Ohiko galderak
Atal honetan, egoitza erabiltzean izan ohi diren zalantzei buruzko informazioa jasota dago:
Egoitza Elektronikoa telekomunikazio-sareen bitartez herritarren eskuetara jarritako helbide elektronikoa da, betiere administrazio publiko jakin batek (kasu honetan Gasteizko Udalak), bere eskumenen jardueran ari delarik bideratua. Administrazio publiko horri dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa. Egoitza elektronikoak bermatu egin behar du bere bitartez eskuratu daitezkeen informazio eta zerbitzuen segurtasuna eta integritatea, baita egiazkoak direla, eta eguneratu egiten direla ere.
Ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, mega bat (Ez bete nabigatzailetik. Deskargatu REDO eskabidea ekipoan eta, ondoren, Adobe Acrobat programarekin ireki, bete eta gorde).
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 mega.
- Sinatu eta erregistratu.
Izapide elektronikoak egin daitezkeen ingurune gehienetan, erabiltzaileak identifikatu eta denbora luzea ematen badu bertan, saioa iraungi egiten da segurtasuna dela eta. Kasua hori denean, izapidearekin amaitzeko berriro identifikatu behar izaten da eta, batzuetan, prozesu osoa errepikatu.
Gomendioa: izapideak luze idaztea eskatzen duenean, saioa ez iraungitzeko, edukia aldez aurretik testu editore batean (adibidez Word-ean) idaztea egokia da, gero kopiatu eta egoitzaren espazioan itsatsi.
Hainbat sakelakoren nabigatzaileekin egoitza elektronikora sar daiteke, smartphone (iphone, android...) delakoekin.
Printzipioz edozein nabigatzailerekin erabil daiteke egoitza elektronikoa. Dena den, Mozilla Firefox, Google Chrome eta Edge nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da.
Nortasun agiri elektronikoak eta IZENPE ziurtagiri digitalek mota guztietako eragiketak egitea ahalbidetzen dute Gasteizko Udaleko Egoitza Elektronikoan. Herritarren Udal Txartela, berriz, egoitza elektronikoan erabili ahal bada ere, baina txartel honek ez duenez ziurtagiri digitalik, erabilgarria da sinadura digitala behar EZ duten online izapideetan.
Gasteizko Udalaren Egoitza Elektronikoak identifikazio digitalerako bi modu onartzen ditu: ziurtagiri digitalak eta Herritarren Udal Txartela
Gasteizko Udala izango da Egoitza Elektronikoaren titularra, kudeatzailea eta administraria, bere eskumenen barruan.
Egoitza Elektronikoan informazioa zifratua dago, horrela norabide bietako komunikazio segurua bermatzen da. Gainera, kudeaketa eta izapideek eskatzen dutenean herritarrek ematen dituzten datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzen dira, eta beharrezko neurriak hartzen dira horiek aldatu, galdu, baimendua ez dagoen tratamendua eman edo baimendua ez dagoen inork ikus ditzan ekiditeko, Datu pertsonalak babesteari buruzko lege organikoaren zein hura garatzeko araudiarekin bat.
Egoitza Elektronikoa ingurune segurua da. Bertan informazioa zifratua dago, horregatik helbidearen hasiera beti izaten da https://, hau da, https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org
Inork egoitza elektronikoaren helbidea idaztean, nahi gabe, http:// jartzen badu hasieran, https:// jarri beharrean, mezu bat aterako zaio non esaten baitzaio ez dela zuzen sartu egoitzara eta, automatikoki, ingurune segurura (https://) birbidaliko da.
Hura bukatu den eguna eta ordua jasoko du izapideak. Adibidez, izapidea 23:55ean hasi baduzu, baina amaitu duzunean 00:50 badira, amaitu duzun eguna eta ordua izango du izapideak.
Indarrean dauden legeekin bat, Egoitza Elektronikoaren eguna eta ordua Armadaren Errege Institutu eta Behatokiarekin sinkronizatzen da. Egun eta ordu ofiziala ikusi
Bai, urteko egun guztietan burutu daitezke izapideak egoitza elektronikoan, baina larunbat, igande edo jai egunetan (Egoitzaren egun baliogabeen egutegian hala ezarrita dagoenean) eginez gero, izapidearen data balioduna hurrengo egun baliodunarena izango da. Egoitzaren egutegi ofiziala ikusi.
Egoitza Elektronikoak, Udalaren web-orriak bezala, oso sarbide erraza dauka urritasunen bat duten pertsonentzat. Helburu horretarako, W3C-k definitutako arauek diotenari jarraitzen dio Udalak; web-orrien sarbidea erraza izan dadin estandarrak arautzen dituen nazioarteko erakundea da hori.
Egoitza Elektronikoa eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan egoten da martxan. Inoiz, zerbitzu geldialdiren bat izan daiteke mantentze lanak egiteko. Ikusi Abisuak eta zerbitzu-etenak