Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Identifikatzeko moduak
Egoitza Elektronikoak identifikazio digitaleko modu bi onartzen ditu: ziurtagiri digitalak eta Herritarren Udal Txartela (HUT).
Onartutako ziurtagiri digitalak
FNMT
Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren pertsona fisikoen ziurtagiriak.
Oharra: ziurtagiri elektronikoarekin dokumentuak sinatu ahal izateko, BakQ ziurtagiria izan ezik, beharrezkoa da Idazki Desktop aplikazioa instalatuta edukitzea.
Herritarren Udal Txartela (HUT)
Udal gestioak online egiteko balio duen HUT edo Herritarren Udal Txartela igortzen du Gasteizko Udalak, baina txartel honek ez du ziurtagiri digitalik.
Beste batzuen artean, honako hauek kudeatzeko aukera izango duzu:
- Aldez aurretik hitzordua hartzea online Herritarrentzako Arreta Bulegoetan.
- Errolda-txartela lortzea.
- Udalaren Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan, jardueretan, zozketetan eta hezkuntza-programetan izena ematea.
- Ordainagiri eta isun pertsonalak kontsultatzea, horien zenbatekoari, ordainketaren egoerari eta abarri buruzko informazioarekin.
- Zergetan alta eman izanaren ziurtagiriak lortzea.
Kontsultatu HUT txartelak zure esku jartzen dituen zerbitzu eta izapide guztiak.