Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Vitoria-Gasteizko udala - Legezko oharra
Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legea betetzeko eman beharreko argibideak.
Webgunearen titulartasuna
- Domeinua: www.vitoria-gasteiz.org
- Titularra: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
- Helbidea: Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 34 945 16 16 16
- Faxa: 34 945 23 27 97
- Posta elektronikoa: informacion@vitoria-gasteiz.org
- IFK: P0106800F
Erabiltzeko ohartarazpenak eta baldintzak
- Vitoria-Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteizko herritar guztiei eta Internet sarearen erabiltzaile guztiei eskaintzen dien web gunea duzu hau. Erabiltzaile horiei zerbitzuak eta informazioa ematea du helburutzat, bai eta Vitoria-Gasteiz hiria eta bertako jarduerak ezagutaraztea ere.
- Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Ez dago ez web gunea ez edukiak aldatzerik.
- Administrazioak web gunearen bitartez ematen duen informazioak ez du ordezten aldizkari eta buletin ofizialetan agiriak argitaratu beharra, horien argitalpena edukiaren fede ematen duen tresna baita.
- Web gunean beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen iturrietatik datorren informazioa jasotzen denean, edo esteken nahiz beste sistema batzuen bidez beste iturri batzuk eskuragarri jartzen direnean, Vitoria-Gasteizko Udalak ez du gune horien edukiaren, zehaztasunaren edo eguneratzearen erantzukizunik izango.
- Vitoria-Gasteizko Udalak ez du hirugarrenek web gunean aurkitzen duten informazioaren erabileraren erantzukizunik; dena den, zenbait agiri eta aplikatibotarako egiten diren ohartarazpenak bete beharko dituzte.
- Vitoria-Gasteizko Udalak ez du bere gain hartzen hirugarrenek informazio hori erabiltzeko ardura, nahiz eta hirugarrenek dokumentu eta aplikazio jakin batzuetarako dituzten ohartarazpenei jarraitu beharko dieten.
- Erabiltzaileek ematen dituzten datuak kasu bakoitzean adierazten diren helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkio beste inori emango, Vitoria-Gasteizko Udalaren pribatutasun politikaren haritik.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Pribatutasun Politikan adierazten da erabiltzaileek nola balia ditzaketen beren datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, lekualdatzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak.
- Vitoria-Gasteizko Udalak ez du bermatzen web guneak nahiz zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du bere gain hartuko web gunean sartzean sor daitezkeen kalteen edo han sartu ezinak sortutakoen erantzukizunik.
- Vitoria-Gasteizko Udalak beretzat hartzen du web gune honetako edukiak, argibideak, aplikatiboak eta abar edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe aldatzeko eskubidea.
- Vitoria-Gasteizko Udalak web gune honek albait eraginkortasun handienaz funtzionatu eta sortzean ezarritako helburua bete dezan nahi du, horregatik mantentzen du eta hori lortzeko arrazoizko bitartekoak jartzen ditu, baina ez du bere gain hartzen erabiltzean sor daitezkeen eragozpenen edo akatsen erantzukizuna.
- Vitoria-Gasteizko Udalak web orri honetan azaltzen diren baldintzak eta ohartarazpenak aldatzerik izango du; hori dela eta, aldian behin kontsultatzeko gomendatzen dugu, aldaketarik egin balitz ere.
- Web gunea erabiltzeak baldintza eta ohartarazpen hauek onartzea dakar.
- Argibiderik, ohartarazpenik, kexarik edo bestelakorik adierazi nahi izanez gero web gunean bertan dagoen iradokizun atala erabil daiteke, edo Herritarrei Laguntzeko Bulegoetako batera jo.