Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Zer da Egoitza Elektronikoa?
Egoitza Elektronikoa ingurune segurua da. Herritarrei Gasteizko Udalaren informazio, zerbitzu eta izapide elektronikoetara sartzeko bidea ematen die.
Vitoria-Gasteizko Udalaren identifikazio eta harremanetarako datuak
Gasteizko Udalaren Egoitza Elektronikoaren egiazkotasuna bermatuta dago Izenpek egoitza elektronikoetarako emandako ziurtagiri digital espezifiko baten bidez.
Egoitza Elektronikoaren autentikotasuna egiaztatzea
Egoitzaren titulartasuna
Egoitza honako gunean izango da: https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org
Egoitza elektronikoaren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa Vitoria-Gasteizko Udalari dagokio, bere eskumenak baliatuz.
Araudia
- Gasteizko Udaleko Administrazio Elektronikoari Buruzko Ordenantza
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena
- Urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretua, Administrazio elektronikoaren esparruko segurtasuneko nazio eskema arautzekoa
- Urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretua, Administrazio elektronikoaren esparruko elkarreragiletasuneko nazio eskema arautzekoa
Vitoria-Gasteizko Udalak Datuak Babesteko bulegoarekin lan egiten du legea betearazteko, eta pertsonei buruzko informazioa kudeatzerakoan jardunbide egokiak hartzeko.