eseu


Erregistro elektronikoa

Erregistro elektronikoak aukera ematen du Udalaren eskumenekoak diren prozedurei eta gaiei buruzko eskaerak, idazkiak edo komunikazioak aurkezteko, eguneko 24 orduetan, joan-etorririk egin gabe.
Erregistroko idazpenak ere kontsulta daitezke, hau da, erregistroko sarrerak eta irteerak

Erregistroa hasteko edo osatzeko, ziurtagiri digitala erabili behar da. Erregistroko sarreren eta irteeren kontsulta ziurtagiri digitalarekin edo TMCrekin egin daiteke.

Identifikazio-moduei buruzko informazio gehiago.

Erregistro elektronikoa baliatzeko jarraibideak

Ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
  1. Datu pertsonalak sartu.
  2. Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MG. (Ez bete nabigatzailetik. Deskargatu REDO eskabidea ekipoan eta, ondoren, Adobe Acrobat programarekin ireki, bete eta gorde).
  3. Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  4. Sinatu eta erregistratu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.