Epeka ordaintzea: Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga

4.000 eurotik beherako ordainagiriak badira, Ibilgailuen zerga bi, hiru, sei, zazpi edo bederatzi epetan ordaintzeko aukera dute zergadunek, interesik gabe.

2026an noiz kobratuko dira kuotak?

  • 2 kuota: maiatzaren 29an eta abuztuaren 28an.
  • 3 kuota: maiatzaren 29an, uztailaren 30ean eta irailaren 30ean.

  •  

    6 kuota: maiatzaren 29a, ekainaren 30a, uztailaren 30a, abuztuaren 28a, irailaren 30a eta urriaren 30a.

  • 7 kuota: maiatzaren 29a, ekainaren 30a, uztailaren 30a, abuztuaren 28a, irailaren 30a, urriaren 30a eta azaroaren 30a.
  • 9 kuota: apirilaren 30a, maiatzaren 29a, ekainaren 30a, uztailaren 30a, abuztuaren 28a, irailaren 30a, urriaren 30a, azaroaren 30a eta abenduaren 30a.

Eskabide hori denbora mugarik gabekoa da, hau da, indarrean egongo da kontrakoa adierazi bitartean, beraz, ez dago berritu beharrik.

  • Ordainagiria banku-konturen batean helbideratzea.
  • Zatikatutako azken kuota ordaindu arte ez dago helbideratze-kontua ezeztatzerik.
  • Kuota bat ordaindu gabe gelditzen bada epeak ezeztatu egingo dira, eta zorra betearazte-aldira pasako da. Zor guztia ordaindu behar da, eta ez dago epeka ordaintzeko beste eskabiderik egiterik epe bererako.

(e)tik (e)ra.

9 kuotatan ordaintzeko, 2026ko apirilaren 23a baino lehen eskatu behar da; 2, 3, 6 eta 7 kuotatan ordaintzeko, maiatzaren 11 baino lehen. Data horren ondoren aurkezten baduzu eskaera, hurrengo urtean hasiko zara epetan ordaintzen.

  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia beren beregi adierazten duen agiria.
  • Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).

*Telefono bidez eskatu dezakezu epeka ordaintzea (010 edo 945 16 11 00), baldin eta Udalaren datu basean aldez aurretik jasota badago ordainagiria helbideratu nahi den kontu-zenbakia.

Prozeduraren xehetasun gehiago ezagutzeko, kontsultatu "0 Zergen eta Zuzenbide Publikoko Bestelako Diru-Sarrera Lokalen Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzari Buruzko Ordenantza Orokorra", Ordenantza Fiskalen orrialdean.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Diru-Bilketa

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.