Zaborren tasan hobariak: Errentaren araberako hobaria

Baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonen etxebizitzei tratamendu fiskal hobea ematea da hobariaren xedea.

Zaborren tasaren tarifaren gainean % 15a eta % 35a arteko hobaria aplikatzen da zuzenean.

 Soilik eskuratzeko moduko daturik ez duten pertsonek eskatu beharko dute, alegia:

  • Errenta aitorpena Araban egiten ez badute, edo diru-sarrerarik aitortu ez badute. Aitorpena beste probintzia edo lurralde batzuetan egiten badute.
  • Jabeak izan arren, katastro erreferentzien basean urtarrilaren 1ean titular gisa ageri ez badira.

Gainontzekoei ofizioz aplikatuko zaie eta Arabako Foru Aldundiak hobariaz balia daitezkeen jabeen datuak emango ditu:

  • Aitorpena Araban egiten dutenen errenta datuak.
  • Aitorpena aurkeztu beharrik ez dutenen diru-sarrerei buruzko datuak, baldin eta pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratzen badituzte (aitorpena egiteko muga gainditu gabe).

Baldintzak

  • Etxebizitza erabilera duten katastro erreferentziei baino ez zaie aplikatuko.
  • Etxebizitzaren jabea pertsona fisikoa izatea.
  • Titularra edo haren ezkontidea ezin dira beste etxebizitza baten jabe izan Gasteizko udalerrian. Pertsona bat bigarren etxebizitza baten jabea dela jotzen da haren jabetzaren % 50en edo gehiagoren titularra denean.
  • Dena delako etxebizitzak jabearen ohiko egoitza izan behar du.
  • Hobari hori bateraezina da erreferentzia horren gainean aplikatzen den beste edozeinekin.
  • Familia unitatearen diru-sarrerak Ordenantza Fiskalean agertzen den hobarien taulan azaltzen direnak izango dira gehienez ere (ikus Araudiaren Atala). Familia errenta kalkulatzeko aurreko bi urteetako errenta aitorpena hartuko da aintzat. (2026an 2024ko errenta aitorpena aurkeztu beharko da). Datu hauek hartzen dira aintzat:
    • Errenta aitorpena: zerga-oinarria (zerga-oinarri orokorra gehi aurrezpenaren zerga-oinarria) ken pentsio konpentsatzaileak eta urteko mantenuak.
    • Beste diru-sarrera batzuk: errenta aitorpenik egin ez bada, baina pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratu badira (aitorpena egiteko muga gainditu gabe), diru-sarrera horien zenbateko osoa hartuko da kontuan.
    • Famili unitatearen diru-sarrerak batzen dira. Guraso edo tutoreek eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabeek osatzen dute.

Emateko baldintzak urtero egiaztatuko dira eta urtarrilaren 1ean bete behar dira. 

(e)tik (e)ra.

Tasa horri dagozkion hobariak 2026ko uztailaren 30era arte eska daitezke (egun hori barne). Ondoren aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.

  • Jabeen eta ezkontideen errenta aitorpena, duela bi urteko diru-sarrerei dagokiena: 2026ean 2024ko aitorpena erantsi beharko da.
  • Eskriturak, epaia edo jabetza egiaztatzen duen beste edozein agiri publiko (jabetza dena delakoaren izenean ez badago).

Hobaria ukatzen bada, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


Tasa Ordenantza Fiskalen 6.3 epigrafean jasota dago.

Tasaren kuota urtekoa da; Zenbatekoa higiezinaren erabileraren, azaleraren eta, hala badagokio, jardueraren arabera zehazten da.


Ondasunaren titularra izango da beti zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasaren titularra, beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, kontribuzioan edo katastroan titular gisa ageri den pertsonari bidaliko zaio ordainagiria. Hala ere, beste pertsona baten banku kontuan helbideratu daiteke, maizterraren izenean esaterako, hark baimentzen badu.


Bai. Tasa urtero ordaindu beharrekoa da, eta urtarrilaren 1ean igortzen zaio jabeari. Gainera, ordainagiria ezin da hainbanatu.


Ordaintzeko bideak kontsultatu.



Hobari mota desberdinak daude:
- Errentaren araberako hobaria (hobari soziala).
- Birziklatze organikoagatiko hobaria.
- Familia ugarientzako hobaria.
- Guraso bakarreko familientzat familientzako hobaria.

Zabor-tasaren hobariei buruzko informazio gehiago.


Informazio gehiago

 

    Saila: Ogasuna

    Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

    Isiltasunaren ondorioa: Ez du

    Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

    Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

    Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.