Errentaren araberako hobaria
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Zaborren tasan hobariak: Guraso bakarreko familientzako hobaria
Guraso bakarreko familiek hobari bat izango dute beren diru-sarreren arabera ordaindu beharreko kuotan.
Laburpen-taula: Guraso bakarreko familientzako hobariak
Lehenengo aldian bakarrik eskatuko da, idatziz eta hemen adierazten den dokumentazioa atxikituta. Aurrerantzean, behar diren datuak edukiz gero, urtez urte egiaztatzen delarik, ofizioz aplikatuko da.
Nor da guraso bakarreko familia bat?
2026/01/01etik aurrera, guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen abenduaren 2ko 232/2025 Dekretua indarrean sartzean, guraso bakarreko familia da guraso bakar batek modu esklusiboan bere gain hartzen duenean seme-alaben gaineko erantzukizuna.
Honako hauek dira dekretuan ezarritako guraso bakarreko familien kasuak:
- Erregistro Zibilean pertsona bakarra agertzen denean guraso gisa.
- Beste gurasoa hil denean.
- Guraso bakar batek guraso-ahala duenean.
- Pertsona bakarra harreragile iraunkorra, tutorea edo adopzio aurreko harregilea denean.
Gainera, dekretuak 'guraso bakarreko egoeran dagoen familia' izeneko tipologia aitortzen du.
Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Guraso bakarreko familien baldintzaren aitortzeko erregistroan izena eman izanaren egiaztagiria eskatu eta aurkeztu beharko da.
Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.
(e)tik (e)ra.
Tasa horri dagozkion hobariak 2026ko uztailaren 30era arte eska daitezke (egun hori barne). Ondoren aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.
- Familia-unitatea osatzen dutenen errolda-ziurtagiria, helbide jakinekoa.
Eusko Jaurlaritzaren Guraso bakarreko familien baldintzaren aitortzeko erregistroan izena eman izanaren egiaztagiria.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
Tasa Ordenantza Fiskalen 6.3 epigrafean jasota dago.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 1/2021 Foru dekretua, Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2021. Araugintzako foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Toki Ogasunak arautzen dituen foru arauaren testu bategina
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
Tasaren kuota urtekoa da; Zenbatekoa higiezinaren erabileraren, azaleraren eta, hala badagokio, jardueraren arabera zehazten da.
Ondasunaren titularra izango da beti zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasaren titularra, beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, kontribuzioan edo katastroan titular gisa ageri den pertsonari bidaliko zaio ordainagiria. Hala ere, beste pertsona baten banku kontuan helbideratu daiteke, maizterraren izenean esaterako, hark baimentzen badu.
Bai. Tasa urtero ordaindu beharrekoa da, eta urtarrilaren 1ean igortzen zaio jabeari. Gainera, ordainagiria ezin da hainbanatu.
Ordaintzeko bideak kontsultatu.
Hobari mota desberdinak daude:
- Errentaren araberako hobaria (hobari soziala).
- Birziklatze organikoagatiko hobaria.
- Familia ugarientzako hobaria.
- Guraso bakarreko familientzat familientzako hobaria.
Zabor-tasaren hobariei buruzko informazio gehiago.
Erlazionatutako tramiteak
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.