Zaborren tasan alta eta baja ematea

Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta ematearekin batera aldatuko da hondakinak (zaborra) biltzeko eta ezabatzeko zerbitzua emateagatiko tasaren titularra. Izan ere, higiezina eskualdatzen denean erabiltzen den eskabide-orri berarekin egiten da aldaketa.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergan titular gisa ageri den pertsona.

Urte osoan irekita.

Tramitea egiteko epea honako hau da: 30 egun, salerosketa egiten den egunaren biharamunetik kontatuta.

  • Saltzailea eta eroslea identifikatzeko agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


  • Zenbatekoa higiezinaren erabileraren, azaleraren eta, hala badagokio, jardueraren arabera zehazten da.
  • Kuota urtekoa da, banaezina eta murriztezina.
  • Tasa hau ordaintzea nahitaezkoa da.

Tasa Ordenantza Fiskalen 6.3 epigrafean jasota dago.

Tasaren kuota urtekoa da; Zenbatekoa higiezinaren erabileraren, azaleraren eta, hala badagokio, jardueraren arabera zehazten da.


Ondasunaren titularra izango da beti zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasaren titularra, beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, kontribuzioan edo katastroan titular gisa ageri den pertsonari bidaliko zaio ordainagiria. Hala ere, beste pertsona baten banku kontuan helbideratu daiteke, maizterraren izenean esaterako, hark baimentzen badu.


Bai. Tasa urtero ordaindu beharrekoa da, eta urtarrilaren 1ean igortzen zaio jabeari. Gainera, ordainagiria ezin da hainbanatu.


Ordaintzeko bideak kontsultatu.



Hobari mota desberdinak daude:
- Errentaren araberako hobaria (hobari soziala).
- Birziklatze organikoagatiko hobaria.
- Familia ugarientzako hobaria.
- Guraso bakarreko familientzat familientzako hobaria.

Zabor-tasaren hobariei buruzko informazio gehiago.


Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.