eseu


Ondasun higiezinen gaineko zergan alta ematea higiezinen salerosketagatik

Higiezin bat erostean, erosleak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta eman behar du.

  • Salerosketa egiten duten pertsonek.
  • Notariotzek edo Udalak baimendutako profesionalek (online bidez, halabeharrez).

Urte osoan irekita.

Tramitea egiteko epea honako hau da: 30 egun salerosketa egiten den egunaren biharamunetik kontatuta.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


  • Saltzailea eta eroslea identifikatzeko agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
  • Jatorrizko salerosketa eskritura, zigilatzeko.
  • Salerosketa eskrituraren kopia.
  • Eskualdatutako higiezinen katastro ziurtagiria (Arabako Foru Aldundiarena) edo OHZren azken ordainagiria.
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.
  • Aurreko jabe-agiriaren kopia, ondarearen balioa ikusteko.

Tasa Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.

Udal Ogasun Saileko Zerga Kudeaketako Zerbitzuak postaz bidaliko dizu ordainagiria, dagokion zenbatekoarekin.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), "kontribuzio" edo "katastro" izenez ere ezaguna, zerga zuzeneko, egiazko, objektibo eta aldizkakoa da, ondasun higiezin baten jabegoa, gozameneko eta azalerako eskubide baten titularitatea eta ondasun horien gaineko kontzesio administratibo baten titularitatea grabatzen dituena. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die.


Jabeek eta ondasun higiezinak dituen gozamenen titularrek. Higiezinak aldi berean gozamendunak eta jabeak baditu, gozamendunari dagokio ordaintzea. Zerga ordaindu beharko dute, halaber, ondasun higiezinen gaineko edo horiek eratxikirik dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio emakideen titularrek.

Errentan emandako higiezinei dagokienez, zergaren kuota maizterrak ordainduko duela hitzartu dezakete alderdiek kontratuan, baina horrek ez du Udala lotzen, hark jabeari eskatu behar baitio.


Epea urtero zehazten da, zergen eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera lokal baztuen gestio, zerga-bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorrean. 

Ordaintzeko epea zergak ordaintzeko egutegian jasotzen da. 

Epe edo kuota bat baino gehiagotan ordaintzeko aukera ere badago.


Arabako Foru Aldundiak egindako etxebizitzen katastro balorazioa (Higiezinen Katastroa) oinarritzat hartuz, Udalak edo zerga kudeaketaz arduratzen den organoak zergaren kuota kalkulatzen du, zerga tasa bat (ehuneko bat) ezarriz; orain % 0,323 da tasa eta % 0,414, katastro erabileren eta katastro balioarenatalasearen arabera. Begiratu taula. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga-Ordaindu beharrekoa.


Borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean, eta premiamendu-probidentzian jakinarazi ez bada, zerga zorraren % 5ekoa da, %10 ekoa premiadun-probidentzian jakinarazi bada eta % 20koa probidentzian adierazitako epea pasatu bada.


Bai. Erreklamatzeak ez du kentzen ordainagiriaren zenbatekoa ordaindu beharra, salbu eta berme nahikoa aurkezten bada.



Bakarrik epetan ordaindu nahi baduzu.


Bai. Zenbait epetan ordaintzeko aukera aurreikusi da, gastu gehiturik gabe.

Epe batean baino gehiagotan ordaintzeko ezinbestekoa izango da ordainketa banku batean helbideratuta izatea.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) epeka ordaintzea.


Edozein unetan informazio guneetako batera joan zaitezke eskatutako epe kopurua nahiz finantza-kontuaren zenbakia aldatzera. Nahi baduzu, epetan ordaintzeko eskaera ere ezeztatu dezakezu.


Ez duzu ezer egin behar. Eskaera behin eginez gero hurrengo urteetan berdin mantentzen da.


Zerga betebeharra urteko urtarrilaren 1ean sortzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator, beraz, egun horretan, urtarrilaren 1ean, ondasun higiezinaren jabea dena izango da ordainagiriaren titularra. Ordainagiria banaezina izango da, hots, urte natural osoa hartuko du, eta ezin izango da zatitu ondasunaren titulartasuna aldatzen bada ere.


Zerga-egitate bakarra dagoenez (ondasun higiezin baten jabetza), ondasun bakoitzeko likidazio bakarra egiten da, jabetzak hainbat titular baditu ere.

Hala ere, jabe bakoitzak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriko kuota banatzeko eska dezake, idatziz, higiezin horretan duen titulartasunaren ehunekoaren arabera dagokiona kontuan hartuta. Kuotaren bat ordaindu gabe geratzen bada, gainontzeko titularretako edozeini eskatuko zaio zorra ordaintzea, ordaintzeko obligaziodun solidarioak diren aldetik.

Betebeharrak:

  • Gutxieneko zenbatekoa: Jabetzaren ehunekoaren arabera gainerako jabeei dagozkien kuotak 9 eurotik gorakoak izan behar dute, eta higiezinaren zerga-oinarriak, 60.000 eurotik gorakoa.
  • Banku-helbideratzea: nahitaezkoa da higiezinaren jabe guztien kuota guztietarako.
  • Higiezinaren jabe guztien helbidea, telefonoa nahiz helbide elektronikoa.

Dena dela, eragindakoek beren artean hitzartu dezakete haietako zeini bidaliko zaion ordainagiria.


Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.