Zaborren tasan alta eta baja ematea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Eraikin berriengatiko Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta ematea
Enpresa sustatzaile eta eraikitzaileak obra berriaren eskritura publikoaren bidez aitortu behar dute eraikin bat badela. Honek Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta ematea adierazten du.
Halaber, etxebizitza eraikitzen duten partikularrek ere egin behar dute obra berriaren eskritura publikoa (OHZn alta).
Enpresa sustatzaileak eta eraikitzaileak zein partikularrak, edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonek.
Urte osoan irekita.
Tramitea egiteko epea honako hau da: 30 egun obra berriaren eskritura egiten den egunaren biharamunetik kontatuta.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Izaera urbanoko lurren balio-gehikuntzaren zerga, hirilurreko nahiz landalurreko ondasun higiezinen zerga eta zaborrak bildu eta suntsitzeagatiko tasa
- Izaera urbanoko lurren balio-gehikuntzaren zerga - Eranskina (titularrak)
- Obra amaierako ziurtagiria.
- Obra berriaren eskritura.
- Zatiketa horizontalaren eskritura.
- Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
- Kutxa edo kontu korrontearen edo banku bidez ordaintzeko libreta arruntaren zenbakia berariaz jasotzen duen egiaztagiria edo dokumentua.
- Aurreko jabe-agiriaren kopia, ondarearen balioa ikusteko.
Tasa Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 2/2021 Foru dekretua, Foru Gobernu kontseiluaren 2/2021 araugintzako foru dekretua, irailaren 29koa. onestea Ondasun Higiezinen gaineko zergaren fortu arauaren testu bategina
- 2/2004 Legegintzako errege dekretua, martxoaren 5ekoa, TokiOgasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategina onartzen duena legegintzako errege dekretua
- 417/2006 Errege dekretua, Apirilaren 7ko 417/2006 Errege Dekretua, martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Higiezinen Katastroari buruzko Testu Bateratua garatzen duena
- 39/1988 Legea, Toki Ogasunak arautzen dituen abenduaren 28ko 39/1988 Legea
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), "kontribuzio" edo "katastro" izenez ere ezaguna, zerga zuzeneko, egiazko, objektibo eta aldizkakoa da, ondasun higiezin baten jabegoa, gozameneko eta azalerako eskubide baten titularitatea eta ondasun horien gaineko kontzesio administratibo baten titularitatea grabatzen dituena. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die.
Jabeek eta ondasun higiezinak dituen gozamenen titularrek. Higiezinak aldi berean gozamendunak eta jabeak baditu, gozamendunari dagokio ordaintzea. Zerga ordaindu beharko dute, halaber, ondasun higiezinen gaineko edo horiek eratxikirik dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio emakideen titularrek.
Errentan emandako higiezinei dagokienez, zergaren kuota maizterrak ordainduko duela hitzartu dezakete alderdiek kontratuan, baina horrek ez du Udala lotzen, hark jabeari eskatu behar baitio.
Epea urtero zehazten da, zergen eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera lokal baztuen gestio, zerga-bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorrean.
Ordaintzeko epea zergak ordaintzeko egutegian jasotzen da.
Epe edo kuota bat baino gehiagotan ordaintzeko aukera ere badago.
Arabako Foru Aldundiak egindako etxebizitzen katastro balorazioa (Higiezinen Katastroa) oinarritzat hartuz, Udalak edo zerga kudeaketaz arduratzen den organoak zergaren kuota kalkulatzen du, zerga tasa bat (ehuneko bat) ezarriz; orain % 0,323 da tasa eta % 0,414, katastro erabileren eta katastro balioarenatalasearen arabera. Begiratu taula. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga-Ordaindu beharrekoa.
Borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean, eta premiamendu-probidentzian jakinarazi ez bada, zerga zorraren % 5ekoa da, %10 ekoa premiadun-probidentzian jakinarazi bada eta % 20koa probidentzian adierazitako epea pasatu bada.
Bai. Erreklamatzeak ez du kentzen ordainagiriaren zenbatekoa ordaindu beharra, salbu eta berme nahikoa aurkezten bada.
- Aurrez aurre: Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan eta San Martineko Udal Bulegoetan.
- Internet bidez: Ordainketa egiaztagiria eta Nire ordainagiri eta isunak.
Bakarrik epetan ordaindu nahi baduzu.
Bai. Zenbait epetan ordaintzeko aukera aurreikusi da, gastu gehiturik gabe.
Epe batean baino gehiagotan ordaintzeko ezinbestekoa izango da ordainketa banku batean helbideratuta izatea.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) epeka ordaintzea.
Edozein unetan informazio guneetako batera joan zaitezke eskatutako epe kopurua nahiz finantza-kontuaren zenbakia aldatzera. Nahi baduzu, epetan ordaintzeko eskaera ere ezeztatu dezakezu.
Ez duzu ezer egin behar. Eskaera behin eginez gero hurrengo urteetan berdin mantentzen da.
Zerga betebeharra urteko urtarrilaren 1ean sortzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator, beraz, egun horretan, urtarrilaren 1ean, ondasun higiezinaren jabea dena izango da ordainagiriaren titularra. Ordainagiria banaezina izango da, hots, urte natural osoa hartuko du, eta ezin izango da zatitu ondasunaren titulartasuna aldatzen bada ere.
Zerga-egitate bakarra dagoenez (ondasun higiezin baten jabetza), ondasun bakoitzeko likidazio bakarra egiten da, jabetzak hainbat titular baditu ere.
Hala ere, jabe bakoitzak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriko kuota banatzeko eska dezake, idatziz, higiezin horretan duen titulartasunaren ehunekoaren arabera dagokiona kontuan hartuta. Kuotaren bat ordaindu gabe geratzen bada, gainontzeko titularretako edozeini eskatuko zaio zorra ordaintzea, ordaintzeko obligaziodun solidarioak diren aldetik.
Betebeharrak:
- Gutxieneko zenbatekoa: Jabetzaren ehunekoaren arabera gainerako jabeei dagozkien kuotak 9 eurotik gorakoak izan behar dute, eta higiezinaren zerga-oinarriak, 60.000 eurotik gorakoa.
- Banku-helbideratzea: nahitaezkoa da higiezinaren jabe guztien kuota guztietarako.
- Higiezinaren jabe guztien helbidea, telefonoa nahiz helbide elektronikoa.
Dena dela, eragindakoek beren artean hitzartu dezakete haietako zeini bidaliko zaion ordainagiria.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.