Jakinarazpenetarako helbidea adieraztea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Banku helbidea eta Jakinarazpenetarako helbidea: Ordainagiriak banku-kontu batean helbideratzea
Udalari dagozkion ordainagiriak borondatezko aldian banku-kontu baten bidez ordaintzea. Helbideratzea aldatu edo ezeztatu daiteke. Zerga ezberdinetarako helbideratze ezberdinak erabil daitezke.
Banketxeak helbideratuta duzun ordainagiri bat itzultzen badio Udalari, Udalak abisua bidaliko dizu bide hauetako bat erabiliz: SMSa, e-maila, telefono finkoa edo gutuna.
Aurtengo urterako, borondatez ordaintzeko epea bukatu baino hamar egun lehenagora arte eska daiteke. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskariek hurrengo urterako balioko dute.
- Eskabide honek urtero ordaintzen diren ordainagirietarako balio du: Egutegi fiskalari dagokienez, aldian behingo epemuga duten ordainagiriak (trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga, ondasun higiezinen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, ur eta zabor tasak, ur zikinen eta estolderien gaineko tasa, etab.).
- Une jakin batean ordaindu behar diren ordainagirietarako (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga edo gainbalioa; bide publikoa okupatzeagatiko tasa...) dena delakorako eskabidea (lan lizentzia, gainbalio aitorpena...) aurkezten den unean eskatu behar da helbideratzea, eta kontu zenbakia eman.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria, HUT.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
- Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
- Helbideratzeko orria beteta (Udalak etxera postaz bidaltzen duen helbideratu gabeko ordainagiriarekin batera doa) edo kontu zenbakiaren 20 digituak ageri diren banku agiria.
Prozeduraren xehetasunak "0 Zergen eta Zuzenbide Publikoko Bestelako Diru-Sarrera Lokalen Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzari Buruzko Ordenantza Orokorra" Ordenantza fiskalean ( Araudia atala).
Interesa dakizuke
Banketxeak helbideratuta duzun ordainagiri bat itzultzen badio Udalari, Udalak abisua bidaliko dizu bide hauetako bat erabiliz: SMSa, e-maila, telefono finkoa edo gutuna.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Diru-Bilketa
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.