Errentaren araberako hobaria
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Zaborren tasan hobariak: Birziklatze organikoagatiko hobaria
Udalak zaborraren ordainagirian hobariak ezarriko dizkie edukiontzi marroian, bilketa pneumatikoko postontzian eta konpostaje-programetan materia organikoa birziklatzen dutenei.
Edukiontzi marroia edo postontzia:
2026an, Udalak % 10eko hobaria aplikatuko die edukiontzia 2025ean gutxieneko aldietan erabili dutenei. Hobaria aplikatzeko, edukiontzi marroiaren irekierak hartuko dira kontuan (egunean bat etxebizitza bakoitzeko), 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindakoak, betiere urte horretan bertan datuak laga badira.
- 75 m2-tik beherako etxebizitzak: 60 irekiera, gutxienez, urtean
- 75-90 m2: 90 irekiera, gutxienez, urtean
- 90 m2 baino gehiago: 108 irekiera, gutxienez, urtean
Hiriko edozein postontzi edo edukiontzitan egindako erabilerak zenbatzen dira (bat eguneko, etxe bakoitzeko).
Konpostaje-programak:
Banakako edo komunitateko konpostaje-programetan parte hartzen dutenei % 20ko hobaria aplikatuko zaie.
Organikoa birziklatzeko edukiontziaren irekierak:
Betebeharrak
- Erabiltzaileen erregistroan izena ematea, Udalak zure birziklatze-datuak izateko. Pertsona bat ezin da etxebizitza batean baino gehiagotan erregistratu. Etxebizitza bereko kide guztiak bertan erregistra daitezke edukiontziaren erabilerak zenbatzeko.
Erregistro-moduak:
- Online, Herritarraren Udal Txartelarekin (TMC), Bakq-arekin edo beste ziurtagiri digital batekin. Online erregistroan, etxeko kide bakoitzak bere erregistroa egin behar du, pertsona batek ezingo baititu online erregistratu etxeko beste kide batzuk.
- Aurrez aurre, Herritarren Arretarako Bulegoetan. Aurrez aurreko arretan, bulegora joaten den pertsonak bere etxeko beste kideak ere erregistratu ahal izango ditu. Horretarako, bulegoan emandako erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko du, baimena baduela baieztatzeko.
Epea
Urte osoan irekita.
Tasa horri dagozkion hobariak 2026ko uztailaren 30era arte eska daitezke (egun hori barne). Ondoren aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.
Dokumentazioa
Kontuan izan materia organikoa birziklatzeko Herritarren Udal Txartela behar duzula.
Tramitea egiteko moduak
Online
-
Identifikatzeko moduak: HUT, Bakq.
Aurrez aurre
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Zenbatekoa
Tasa Ordenantza Fiskalen 6.3 epigrafean jasota dago.
Araudia
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 1/2021 Foru dekretua, Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2021. Araugintzako foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Toki Ogasunak arautzen dituen foru arauaren testu bategina
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
Ohiko galderak
Beharrezkoa al da Herritarren Udal Txartela (HUT) izatea zaborren tasaren gaineko hobaria jaso ahal izateko?
Bai. Guztiz beharrezkoa da HUT izatea hobaria gozatu ahal izateko, hura baita edukiontzia eta bilketa pneumatikoko postontzia irekitzeko erreferentziazko txartela.
Nola egiaztatuko du Udalak konpostaje indibidual zein komunitarioko udal-programetan parte hartzen dutela adierazi duten pertsonek benetan hala egiten dutela?
Udalak ikuskapenak egin ahal izango ditu konpostaje indibidual zein komunitarioko udal-programetan parte hartzeko erregistratu diren pertsonek programa horietan benetan parte hartzen dutela eta birziklatzen ari direla egiaztatzeko. Hasieran, konpostaje indibidual zein komunitarioan aritzen direla adierazi duten eta Udalak sustatutako konpostaje indibidual zein komunitarioan aritzen direnen erregistroan inskribatuta ez dauden pertsonak ikuskatuko ditu Udalak.
Etxebizitzak alde batera, aplika al dakieke lokalei edo administrazio-batzarrei?
Ez. Hobaria etxebizitzei bakarrik aplikatuko zaie.
Nola egiazta dezaket zenbat aldiz ireki dudan edukiontzia?
Udalak kontsulta-zerbitzu bat abiaraziko du, birziklaje organikoan ariutzen direnen erregistroan izena eman dutenek (izena emateak Udalari norbere Herritarren Udal Txarteleko datuak kontsultatzeko baimena ematea dakar berekin) egin duten irekiera-kopurua kontsultatzerik izan dezaten. Zerbitzu hori 2025eko udaberri-udan abiatuko da.
Etxebizitza jakin batean erroldatuta egon behar al dut, etxebizitza horren ordainagirian hobaria eskatu ahal izateko?
Ez, ez da beharrezkoa. Pertsona bakoitzak erabakiko du zein helbidetan aplikatuko den hobaria.
Etxebizitza jakin bateko pertsona guztiei (heldu zein haur) eman behar zaie al zaie alta, edukiontziaren irekierak zenbatzeko?
Ez, ez da derrigorrezkoa. Pertsona bakar batek eman dezake alta, baina haren txartelarekin egindako irekierak bakarrik zenbatuko lirateke, ez etxebizitzako beste pertsona batzuen txartelekin egindako gainerako irekierak.
Hainbat etxebizitzaren jabea naiz, zaborren tasa denetan ordaintzen dut, eta hobaria guztiei aplikatzea nahi dut. Nola egin behar dut?
Pertsona bakoitzak etxebizitza bakarrean eskatu ahal izango du hobaria. Behin erregistratuta, posible da beste etxebizitza batekin berriro erregistratzea, baina aukeratutako azken helbidea bakarrik hartuko da kontuan.
Landa-eremuan bizi naiz eta konpostagailu indibiduala dut. Nahikoa al dut erregistratzearekin, hobaria lortzeko?
Bai, baina udal-ikuskaritzaren mende egongo da, konpostaje hori benetan egiten dela egiaztatzeko.
Nola sar naiteke nire auzoko konpostatze-programa komunitarioan?
Etxeko eta auzoko konpostajeari buruzko webgunean kontsulta daiteke informazio guztia. Interesatuta bazaude, bete ezazu formularioa, eta harremanetan jarriko gara zurekin: Konpostatzeko galdetegia
Ireki al dezaket edukiontzia Ireki aplikazioaren bidez, Herritarren Udal Txartela (HUT) ez badut?
Ez. Ireki aplikazioa instalatzeko eta sistemak edukiontziaren irekierak erregistratzeko, beharrezkoa da HUT bat aktibatuta izatea.
Nork irakurriko du edukiontziaren irekiera-kopurua: sistema kudeatzen duen enpresak edo Udalak berak?
Ez. Ireki aplikazioa instalatzeko eta sistemak edukiontziaren irekierak erregistratzeko, beharrezkoa da HUT bat aktibatuta izatea.
Ba al dut erregistroko datuak aldatzerik, baldin eta okerrekoak sartu baditut, aukeratutako helbidea aldatu nahi badut, edo konpostaje-programa mota aldatu nahi badut?
Bai, datuak alda ditzakezu, baina Udalak ordainagiria bidaltzeko unean erregistratuta duzun helbidea bakarrik hartuko du kontuan: beste helbide erregistratuta zeundenean egin duzun irekiera-kopurua ez da hobarirako zenbatuko. Gauza bera gertatzen da konpostaje-programetan parte hartzen dutenekin.
Online erregistratu den pertsona bat joan al daiteke bulego batera etxebizitza jakin batean beste pertsona batzuen Herritarren Udal Txartela (HUT) gehitzera?
Pertsona sisteman erregistratuta badago, bere etxebizitzan beste inor inskribatu ahal izango du, bulego batean aurrez aurre: bertan emango dioten erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du, hartara baimena emango diola beste pertsona horri edo horiei.
Norbait beste helbide batean inskribatzeko, aldiz, baimena aurkeztu beharko du, baimena ematen duenaren nortasun-agiriarekin edo notario-ahalorde batekin batera.
Lor al dezake berriro egiaztagiria erregistratu den pertsona batek?
Bai, nahikoa da berriro online izapidetze-zerbitzuan sartzea eta egiaztagiria sortzea. Aurrez aurre ere eska daiteke.
Hobaria lortzeko, beharrezkoa al da ordainagiriaren titularra erregistratzea?
Ez, ez da beharrezkoa. Etxebizitza jakin bati hobaria aplikatzeko, nahikoa da norbaitek bere HUT etxebizitzarekin lotzea, eta bere txartelari lotutako irekiera-datuak kontsultatzeko baimena ematea.
Zer ordainagiritan aplikatuko da zaborraren tasaren % 10eko hobaria, sisteman erregistratu eta HUTko datuak lagatzea baimentzeagatik?
2025eko ordainagirian bakarrik aplikatuko da erregistratzeagatiko hobaria, % 10ekoa. Irekiera-kopuruari dagokion hobaria aurrerantzean ere aplikatuko da.
Erlazionatutako tramiteak
Informazio gehiago
- Edukiontzi marroia: nola ireki, nola lortu poltsa konpostagarriak, zer bota.
- Auzoko eta etxeko konpostaje-programak: nola parte hartu.
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.