Errentaren araberako hobaria
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasa - Hobariak: Familia ugarientzako hobaria
Familia ugariek azaleraren arabera dagokien zatia baino gutxiagoko kuotagatik ordainduko dituzte zergak. Etxebizitzen tarifetan aplikatzen den errekarguaren % 50eko hobaria emango da, sortzapenaren egunean (urtarrilaren 1ean) erroldatutako pertsona kopuruaren arabera.
Hobariaren xede den etxebizitzan erroldatuta egotea. Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.
Urte osoan irekita.
Tasa horri dagozkion hobariak uztailaren 29ra arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez-aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena esteka jarraituz:
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
- Familia ugariaren agiriaren kopia.
- Etxebizitza baten errentan dauden familia ugariek ere hobaria eska dezakete, betiere tasa ordaindu dutela egiaztatzen badute.
Tasa Ordenantza Fiskalen 6.3 epigrafean jasota dago.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 1/2021 Foru dekretua, Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2021. Araugintzako foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Toki Ogasunak arautzen dituen foru arauaren testu bategina
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Ondasunaren titularra izango da beti zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasaren titularra, beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, kontribuzioan edo katastroan titular gisa ageri den pertsonari bidaliko zaio ordainagiria. Hala ere, beste pertsona baten banku kontuan helbideratu daiteke, maizterraren izenean esaterako, hark baimentzen badu.
Higiezinen katastroan "Egituran dagoen lokala" katastroko erabilerarekin kalifikatuta agertzen diren lokalek % 50eko hobaria izango dute merkataritza, bulego eta irakaskuntzako tarifetarako ezarritako zabor-tasaren kuotan. Hobaria zuzenean aplikatuko da, eskaerarik aurkeztu beharrik gabe.
Zabor tasan ezin da baja eman, hori arautzen duen zerga ordenantzaren arabera, higiezina kokatuta dagoen lekuan zaborrak biltzeko udal zerbitzua ezarrita eta funtzionamenduan dagoelarik zerbitzua eskaintzen dela jotzen baita, partikularrak edo enpresak zerbitzua erabiltzen ez badute ere.
Tasa sortzen den egunean (eskatu daitekeen egunean), hots, urtarrilaren 1ean, aretoan jarduerarik ez bada, merkataritza areto, bulego eta irakaskuntza-lekuei dagokien tasa ezarriko zaio, aretoaren azaleraren arabera.
Bai. Tasa urtero ordaindu beharrekoa da, eta urtarrilaren 1ean igortzen zaio jabeari. Gainera, ordainagiria ezin da hainbanatu.
Bai. Zaborrak biltzeko zerbitzua orokorra eta nahitaez hartu beharrekoa da; hortaz, eremuan dauden higiezinen jabe eta erabiltzaileek erabiltzen dutela ulertuko da, etxebizitzak, egoitzak, eskolak, establezimenduak eta abar nahiz industria jarduera bat egiten den edo egin daitekeen lokalak izan.
Urtarrilaren 1ean sortzen da tasa, alegia, egun horretatik aurrera eska daiteke, beraz, negozioaren titularra Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan baja emanda badago egun horretan, jabeak beste tarifa bati dagokion zabor tasa ordaindu beharko du, erabilera ezberdina baita. Alegia, lehen elikadura jarduerari zegokiona ordaintzen zuen, eta orain merkataritza areto, bulego eta irakaskuntza-lekuei dagokiena ordaindu beharko du, azaleraren arabera.
Tasaren kuota urtekoa da; higiezinaren erabilera eta azalera kontuan hartuz zehazten dira tarifak.
Jabetzan edo alokairuan 120 metro koadrotik gorako etxebizitza duten familia ugariek hobaria eska dezakete zabor tasan. Etxebizitzaren azaleraren arabera dagokion tartearen azpitik dagoen tarteari dagokion kuota ordainduko dute kasu horretan.
Tasa horri dagozkion hobariak uztailaren 29ra arte eska daitezke.
Hobarien eskabideak bide hauek erabiliz aurkez daitezke:
- Egoitza Elektronikoa: Familia ugarientzako hobaria zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasan.
- Herritarrei Laguntzeko Bulego batean.
- San Martineko Udal bulegoetan.
- E-postaz: hacienda@vitoria-gasteiz.org
Hobariek ez dute atzera eraginik.
Udalak eraikina erortzeko zorian dagoela aitortu badu, etxebizitzaren hondamen-egoera deklaratu eta hurrengo urtean zabor tasa ordaintzetik salbuetsita egongo da.
Ordaintzeko bideak kontsultatu.
Informazio gehiago
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, ibilgailuen gaineko zerga eta zaborren tasan hobaria eskatzeko, eskabide orokorreko inprimaki bakarrean egin daiteke. Eta, behin hobaria emandakoan, ez da beharrezkoa hurrengo urteetan eskatzea. Udalak automatikoki aplikatuko du, hura emateko baldintzek bere horretan jarraitzen badute.
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.