Gaztainak saltzeko postua instalatzeko eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Izozkiak saltzeko postuak jartzeko baimen eskaera
Baimena eskatzea izozkiak saltzeko kioskoak eta denda-ibilgailuak instalatzeko, 2023-2026ko martxoaren 1etik irailaren 30era bitartean. Deialdiak barne hartzen du uztailaren 25ean (Santiago eguna), izozkiak saltzeko 4 baimenen esleipena.
Izozkiak saltzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.
Vitoria-Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
Urte osoan irekita.
2023-2026 epean, beste eskaera batzuk onartu ahal izango dira. Eskakizunak betez gero, egotekotan, postu libreetan sartu ahal izango dira, bestela, itxaron-zerrenda batera bideratuko dira. Itxaron-zerrenda deialdi honen oinarriek zehazten duten arabera ordenatuko da.
- Eskabide-inprimakian, adierazi non jarri nahi duzun postua, oinarrietan agertzen diren lekuen arabera.
- Pertsona fisikoen kasuan: baimena eskatzen duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, lan-baimena eta egoitza-baimena indarrean direlarik, eta atzerritarren arloan legeak dioenarekin bat etorriz.
- Pertsona juridikoen kasuan: eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
- Kioskoaren edo ibilgailuaren agiri teknikoak eta argazkiak.
- Halakorik baldin bada, indarrean dagoen osasun-baimena edo osasun erregistro zenbakia.
Eskabideak balioesteko eta lehentasuna emateko dokumentazioa
- Ekonomia Jardueraren Gaineko Zergaren (EJZ) agiria.
- Izozkiak eskuz egiteko gaitasunaren agiria.
- Soldatapeko langilerik ez badu, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria eta enpresaburuaren jarduera-ezaren egiaztagiria.
- Soldatapeko langileak izanez gero: TC2 edo azken hilabeteko langileen zerrenda izenduna.
- Halakorik dagoenean, 6.D oinarrian adierazitako alderdien aipamen berariazkoa, eta horietako bakoitzaren egiaztagiriak.
Esleipendun gertatuz gero, nahitaezko dokumentazioa
- Azokan zehar, berorren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere, horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiria eta poliza bera.
- Titularraren argazkia, agiri tamainakoak.
- Saltzaileek elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntza egiaztatzen duen agiria.
- Titularrari dagozkion Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopiak, edo dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotearena.
Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergako salmenta ibiltariaren epigrafeko alta eta bajen ziurtagiria.
- Azokan parte hartzeagatik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.
- Eskatzaile esleipendunek 200,00 €ko bermea jarri beharko dute saltoki baimendu bakoitzeko.
- Ordenantza, Vitoria-Gasteizko Udalerrian Kaleko Salmenta arautzeko Ordenantza
- 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzko legea
- 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, txikizkako merkataritza antolatzeko legea
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
2023ko urtarrilaren 19tik otsailaren 1era bitartean egingo den hasierako deialdirako kontuan hartu beharreko datak:
- Zerrenden argitalpena: Jatorrizko deialdiari dagokionez, 2023ko Otsailaren 23tik aurrera, jendaurrean egongo dira esleipendunen zerrendak, 010 argibide telefonoan (945 161 100 Gasteiztik kanpotik deituz gero) zein Udalaren web gunean.
- Agiriak aurkeztea eta ordaintzea: 2023ko otsailaren 23tik 28ra bitartean, esleipendun suertatu diren pertsonek dagozkien agiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, tasa eta fidantza ordaindu beharko dituzte epe horretan. Ezetsitzat joko da esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiri guztiak aurkezten ez dituztenen eskabidea. Itxaron zerrenda osatuko da, esleipena eskuratu ez duten eskatzaileekin. Itxaron-zerrendako hurrenkera saltokiak esleitzeko irizpideen arabera erabakiko da. Berdinketa gertatuz gero, aintzat hartuko da eskabideak Erregistro Orokorrean sartzeko data. Hutsik gera daitezkeen saltokiak esleipena itxaron-zerrendako hurrenkeraren arabera egingo da.
- Lizentziak jasotzea: 2023ko otsailaren 23tik 28ra, 8:30etik 14:00etara, San Martineko bulegoetan. Titularrak edo titularkideak jaso beharko dute, nortasun agiria aurkeztuta. Era berean, hirugarren batek jaso ahal izango du, idatzizko baimena eta nortasun agiriaren fotokopia aurkezten badu.
Itxaron-zerrenda eta epetik kanpoko eskaerak
Itxaron-zerrenda osatuko da deialdian eskatutako betekizunak bete arren, esleipena eskuratu ez duten eskatzaileekin itxaron-zerrendaren hurrenkera 6. oinarrian adierazitako balioespen irizpideen arabera osatuko.
- Eskabideak deialdiaren epetik kanpo aurkeztuz gero, eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, indarrean dagoen itxaron zerrendaren amaieran pasatuko dira.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Merkataritza
Ebazteko epea: 2 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.