Txurroak saltzeko postuak jartzeko baimen eskaera

Gasteizen txurroak saltzeko postuak 4 urterako instalatzeko baimena ematea, zehazki, 2026, 2027, 2028 eta 2029. urteetarako.

Baimenak eskuratzeko, ezinbestekoa da eskatzaileak Gasteizko Udalari ordaindu beharrekoak ordainduak izatea (ofizioz egiaztatuko da).

Bide publikoko kalteez, garbiketa-betebeharrak ez betetzeaz eta legez eska daitekeen beste edozein betebeharrez erantzuteko, esleipendunek fidantza bat eratu beharko dute. Fidantza horrek baimenaren iraunaldi osoa hartuko du, eta 1.800,00 eurokoa izango da txurroen salmenta-postu bakoitzeko, baimena jakinarazi aurretik.

Fidantza  okupazio-aldi baimendua igaro ondoren itzuliko da, udal-teknikariaren aldeko txostena jaso eta lehen adierazitako alderdiak bete direla eta jarduera bakoitza behar bezala garatu dela egiaztatu ondoren, adjudikaziodunaren kontuan (eskaeran eman da kontu hori) eginez ordainketa.

Hala egin ezean, sortutako kalteak konpondu beharko ditu esleipendunak, eta eutsi egingo zaio fidantzari, benetan konpondu arte. Esleipendunak kalteak konpontzen ez baditu dela zuzenean, dela erantzukizun zibileko aseguruaren kontura, Udalak ofizioz konponduko ditu, zuzenean edo enpresa kontratatuen bidez, eta konponketari dagokion zenbatekoa fidantzatik kenduko, eta gastuak jarritako fidantza baino handiagoak izanez gero, alde hori ordaintzeko eskatuko da, ohartarazita ezen, hala egin ezean, premiamendu-bidera joko dela.

(e)tik (e)ra.

  • Izen-abizenak eta, hala badagokio, enpresaren sozietate-izena adierazita.
  • Segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazio teknikoa, gutxienez, honako hauei dagozkienetan: txurroen salmenta-postuaren deskribapena, eta muntatzeko, mantentzeko, kontserbatzeko eta erabiltzeko jarraibideak, oinarrien 5. puntuaren arabera.
  • Txurroen salmenta-postuaren urteroko ikuskapenaren ziurtagiria, teknikari tituludun eskudunak edo ikuskapen-entitate egiaztatu batek egina.
  • Segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria, muntaketa bakoitzari dagokiona, teknikari tituludun eskudunak edo ikuskapen-entitate egiaztatu batek egina. 
  • Instalatzaile elektrikoaren buletina muntaketa bakoitzean. 
  • Erantzukizun zibileko asegurua, indarrean dagoena. Konpainia aseguratzailearen edo aseguru-artekaritzaren ziurtagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak egiteko behar diren erantzukizun zibileko aseguruak arautzen ditu ezarritako gutxieneko edukia eta aseguratutako gehieneko kapitala dauzkana. 
  • Dagokion Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen eta ordainketak egunean izatearen ziurtagiria, edo, hala badagokio, zergapekoen erroldan egotearena.
  • Konpainia aseguratzailearen edo aseguru-artekaritzaren ziurtagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak egiteko behar diren erantzukizun zibileko aseguruak arautzen ditu ezarritako gutxieneko edukia eta aseguratutako gehieneko kapitala dauzkana. 

Dokumentazioa eguneratuta eta indarrean aurkeztu beharko da. 

Eskaintza aurkeztu ondoren, ezingo da ez erretiratu, ez aldatu.

Tasa Ordenantza Fiskaletan 7.1 epigrafean jasota dago.

Txurroak saltzeko postu bakoitzeko aurkeztuko dira eskaintzak, eskaintza ekonomikoa eta energia-kontsumo eta -eraginkortasunari buruzko dokumentazioarekin batera.

Esleitzeko irizpideak

  • Eskaintza ekonomikoa: 5 puntu emango zaizkio eskaintza ekonomikoki onuragarriena aurkezten duenari, eta horrekiko proportzioan, gainerakoei. Baztertu egingo dira Ordenantza Fiskaletan ezarritako gutxieneko zenbatekoa baino beheragoko eskaintza ekonomikoak.
  • Energia-kontsumo eta -efizientzia: kokatuta dagoen lekuan azalera-unitateko poten-tzia instalatuaren ratiorik txikiena duen txurroen salmenta-postuari, 2 puntu esleituko zaiz-kio; ratio handiena duenari, berriz, 0 puntu. Gainerako puntuazioak linealki esleituko dira bi horien artean. 
    • Hartzen duen azalera-unitatearen arabera neurtuko da jarri den potentzia elektrikoa  (kW/m2).
    • Elektrizitatez hornitzeko multzo autonomoak baino erabiltzen ez dituen txurroen salmenta-postuak 0 puntuko balorazioa izango du atal honetan.

Lizentziek 4 urteko indarraldia izango dute, zehazki, 2026, 2027, 2028 eta 2029. urteek egiten duten aldirako dira. Lizentzien eta baimenen indarraldiko datei 48 ordu gehituko zaizkie, aurretik eta atzetik, dagozkien muntatze eta desmuntatze lanak egiteko, hurrenez hurren.
Itxaron-zerrenda bat sortuko da, lortutako puntuazioaren arabera, esleitu beharreko bai-menak baino eskaintza gehiago aurkeztu badira.

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publiko eta Natur Ingurunea

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.