Janari-furgonetekin kalean saltzeko baimen-eskabidea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Olarizuko erromerian txosnak eta saltokiak jartzeko lizentzia eskatzea
2024ko irailaren 9an egingo den Olarizuko Erromeria dela eta, txosnak, izozkiak saltzeko postuak eta egun horretarako ohiko jaki artisauen saltokiak jartzeko lizentzia lortzea.
Eskatzaileak Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren epigrafe egokietan alta emanda egotea eta horri dagozkion kopuruak ordainduta edukitzea. Pertsona bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal du.
Elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntzaren ziurtagiria edukitzea (halakorik eskatzen duten salgaien kasuan).
Jardueraren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko asegurua edukitzea.
Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta edukitzea.
Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
(e)tik (e)ra.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
Eskabide-orrian eta erantzukizunpeko aitorpenean, adierazi saltokia jartzeko aukerako lekuak. Gehienez, hiru: Saltokiak; Txosnak.
Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia, edo Europar Batasuneko kide den estaturen batek zerbitzua emango dionari emandako antzeko egiaztagiriarena, edo lan-baimenarena eta egoitza-baimenarena indarrean direlarik.
Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.
Titularra ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzeko agiria.
Gizarteratze enpresen eta bidezko merkataritzaren kasuan, Estatutuen fotokopia.
Elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntzaren ziurtagiria.
- Janari, fruitu lehor, barkillo eta antzekoak saltzeko saltokiak: 75,83 €
- Txosnak: 158,72 €
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.
Esleipendunen zerrenda 2024ko uztailaren 16tik aurrera jakinaraziko da, 010 telefonoan eta udalaren webgunean.
Tasa ordaintzea eta dagokion ordainagiria lortzea uztailaren 19tik 2022ko abuztuaren 19ra bitartean egingo da.
Merkatu horretan saltzeko baimena tasa ordaindu izanaren ordainagiriarekin bakarrik justifikatuko da.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Merkataritza
Ebazteko epea: 2 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.