Janari-furgonetekin kalean saltzeko baimen-eskabidea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko lizentzia eskaera
Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko lizentzia eskuratzea.
- Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
- Titularrak zein titularkideak Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egon beharko dute azokak irauten duen denbora guztian.
(e)tik (e)ra.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Eskabidean, adierazi zer postu nahiago duzun, planoaren arabera.
- Titularraren zein titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopia; Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, AIZ (atzerritarren identifikazio txartela) delakoaren fotokopia.
- Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
- Agiri tamainako argazki bat. Titularrarena eta titularkidearena.
- Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko deskribapena, haiek egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuen argazkiak.
Eskabideak balioesteko eta lehentasuna emateko dokumentazioa
- Eskulangintza Enpresen Erregistro Ofizialean eskatzailea izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiri ofízial eguneratua, azoka honetan merkaturatzen dituen produktuetako edozeini dagokion kategorian.
- Azken hiru urteetan eskatzaileak 3 eguneko iraupena edo hortik gorako iraupena duten zenbat eskulangintza azokatan parte hartu duen adierazten duen egiaztagiri ofiziala, dagokion administrazio publikoak emana.
- Europar Batasunean, azken hiru urteetan, marketinarekin, bezeroari arreta eskaintzearekin, saltokiaren irudiarekin edo artisautza ekoizpenarekin loturiko prestakuntza ikastaroetan eskatzaileak izan duen asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko egiaztagiri ofiziala.
- Eskatzaileak euskaraz badakiela egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiri ofiziala. Ondorio horretarako titulu edo egiaztagiri ofizialak dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin parekatu daitezkeenak.
- Elbarritasun edo ezintasunen bat duela aitortzeko ziurtagiri ofiziala, eskabidearen titularraren izenean.
- Merkaturatuko diren produktuen oroitidazki deskriptiboa, egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuak egiteko prozedura. Atal hau, eskaeraren betebeharrak eta dokumentazioaren ataletik desberdinduko da.
2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako azokan edo 2020, 2021 eta 2022ko Eguberrietako Azokan parte hartzeko eskabidearekin batera balioetsi eta lehenesteko 2., 3. eta 4. puntuetan jasotako agiriak aurkeztu zituzten pertsonek ez dituzte berriro aurkeztu behar, agiriak eguneratzeko izan ezean.
Esleipendun gertatuz gero, nahitaezko dokumentazioa
Esleipendun suertatuz gero, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek ekainaren 7tik 20ra bitartean:
- Bai titularrari bai titularkideari dagozkien Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopia, edo dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotearena.
- Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta ordainagiria.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitako salmenta ibiltariaren epigrafean emandako alta eta bajen ziurtagiria, Gasteizko udalean alta emanda ez daudenentzat.
- Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitako salmenta ibiltariaren epigrafean emandako alta eta bajen ziurtagiria, alta emanda badaude, eta azokan parte hartzetik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.
- Eskabidea jaso ondoren, 300 euroko ordainagiria jaulkiko zaie interesdunei behin-behineko berme gisa, eta 2024ko maiatzaren 6 baino lehen ordaindu beharko dute.
- Gasteizko Udalak 2 ordainagiri igorriko dizkie esleipendunei parte hartzeak sortutako gastuei aurre egiteko. Ordainagiriak honelakoak izango dira:
- 900,00 euroko ordainagiria: etxolen gastuei aurre egiteko; montaketa eta desmontatze lanak, garbiketa, errotulazioa eta elektrizitatea.
- 185,17 euroko ordainagiria: bide publikoa okupatzeagatik.
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.
- 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako azokaren oinarriak
- Ordenantza, Vitoria-Gasteizko Udalerrian Kaleko Salmenta arautzeko Ordenantza
- 7 Ordenantza, Jabari publiko lokalaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa -energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak
- 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzko legea
- 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, txikizkako merkataritza antolatzeko legea
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- Zerrenden argitalpena: esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 2024ko ekainaren 5etik aurrera ezagutu daitezke 010 (945 16 11 00) telefonoan, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, edo Udalaren webgunean.
- Agiriak aurkeztea eta ordaintzea: esleipendun suertatu diren pertsonek dagozkien agiriak aurkeztu beharko dituzte 2024ko ekainaren 7tik 20ra bitartean. Halaber, ordainagiriak ordaindu beharko dituzte epe horretan. Epe barruan agiriak aurkeztu eta ordainagiriak ordaindu ezean, eskabidea ezetsitzat joko da.
- Lizentziak jasotzea: 2024ko uztailaren 17tik 23ra: 8:30etik 14:00etara, San Martineko bulegoetan. Titularrak edo titularkideak jaso beharko dute, nortasun agiria aurkeztuta (Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen lan eta egoitza baimenaren fotokopia).
Interesa dakizuke
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Merkataritza
Ebazteko epea: 2 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.