eseu


Eguberrietako Azokan salmenta ibiltariko saltokia jartzeko lizentzia eskaera

Eguberrietako Azokan salmenta ibiltarian aritzeko udal lizentzia eskuratzea.

2024ko deialdiaren oinarriak

Erakusmahaien kokapenaren planoa

  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
  • Titularrak zein titularkideak Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egon beharko dute azokak irauten duen denbora osoan.
  • Behinbehineko bermea eta ordaingariak ordaintzea.

    (e)tik (e)ra.

    • Eskabidearen atal guztiak bete, baita kontu korrontearen 20 zifrak ere (fidantza itzultzeko). 
    • Titularraren zein titularkidearen nortasun agiriaren fotokopia; Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren identifikazio txartelaren fotokopia eta bizileku- eta lan-baimena.
    • Pertsona juridikoen kasuan, eratze-eskrituren fotokopia, eskatzailearen ordezkatze-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
    • Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko azalpena, merkaturatuko diren produktuen 3 argazki.

    Eskabideak balioesteko eta haiei lehentasuna emateko agiriak

    • Eskatzailea Eskulangintza Enpresen Erregistro ofizialean izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiri ofizial eguneratua, azokan merkaturatzen dituen produktuetako edozeini dagokion kategorian.
    • 2022tik 2024ra bitarteko eskatzaileak saltokiko titular gisa 3 eguneko iraupena edo hortik gorakoa duten zenbat eskulangintza azokatan parte hartu duen adierazten duen egiaztagiri ofiziala, antolatzaileek emana.
    • Europar Batasunean, azken hiru urteetan, marketinarekin, bezeroari arreta eskaintzearekin, saltokiaren irudiarekin edo eskulangintza ekoizpenarekin loturiko prestakuntza ikastaroetan titularrak izan duen asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko egiaztagiri ofiziala.
    • Titularrak euskaraz badakiela egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiri ofiziala. Ondorio horretarako titulu edo egiaztagiri ofizial dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin parekatu daitezkeenak, ez beste. Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan daude jasota horiek eta Dekretua 2010eko azaroaren 15eko EHAAan (219 zk.) argitaratu zen.
    • Ezintasunen bat duela aitortzeko ziurtagiri ofiziala, eskabidearen titularraren izenean.
    • Merkaturatuko diren produktuen deskribapena, egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuak egiteko prozedura.

    Agiriak eguneratzeko izan ezean, 2022, 2023 eta 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako  azokan edo 2022, eta 2023ko Eguberrietako azokan parte hartzeko eskabidearekin batera baloratzeko eta lehentasuna emateko 2. 3. eta 4. puntuetan jasotako agiriak aurkeztu zituzten pertsonek ez dituzte berriro aurkeztu behar.

    Esleipendunek aurkeztu beharreko dokumentazioa

    Azaroaren 19tik abenduaren 9ra bitartean, esleipendunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    • Bai titularrari bai titularkideari dagozkien Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopiak, edo dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotearena.
    • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta haren ordainagiria.
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, kalez-kaleko salmentari dagokion epigrafean (Vitoria-Gasteiztik kanpo alta emanda egonez gero).
    • Bai titularraren bai titularkidearen argazki bana.

    Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa:

    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitako salmenta ibiltariaren epigrafean emandako alta eta bajen ziurtagiria.
    • Azokan parte hartzeagatik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.

    Eskabideak ezetsitzat joko dira esleipendunek ez badute dokumentazio guztia ezarritako epean aurkezten.

    • Erabilera Publikoko Lurretan Jarritako Saltoki, Barraka, Salmenta-Etxetxo, Ikuskizun edo Jolas-Instalazioengatik Ordaindu Beharreko Tasa (6 atala) kontsultatzea, Araudi atalean.
    • Sor daitezkeen aparteko gastuak estaltzeko: 300,00 €.
    • Egituraren gastuei aurre egiteko: 1000,00 €.

    • Bermea: eskabidea eta dokumentazioa aurkeztu dituzten pertsonei, Udalak ordainagiri bat jaulkiko die, 300 eurokoa, behin-behineko berme gisa. Interesdunek urriaren 25a baino lehen ordaindu beharko dute.

    • Esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 010 telefonoan (945 161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero) eta Udalaren web-orrian egongo dira eskuragarri azaroaren 15etik aurrera.

    • Esleipendun izanez gero:

      • Agiriak aurkeztu: 2024ko azaroaren 19tik abenduaren 9ra bitartean. Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiriak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.

      • Ordainagiriak ordaindu: azaroaren 20tik 29ra  bitartean. Egituraren gastuei aurre egiteko 1000,00 euroko ordainagiria batetik eta bide publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasa 185,17 euroko ordainagiria bestetik.

      • Lizentziak jasotzea: abenduaren 10etik 13ra bitartean, San Martineko bulegoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25), ordutegia: 8:30etik 14:00etara. Titularrak edo titularkideak jaso beharko dituzte, nortasun agiria arkeztuta edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren identifikazio txartela. Era berean, hirugarren bati ahalmena eman ahal izango zaio lizentzia jaso ahal izateko, idatziz baimentzen badu eta NANaren edo horren baliokidearen fotokopiarekin.

    Informazio gehiago

    Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

    Zerbitzua: Merkataritza

    Ebazteko epea: 2 hilabete

    Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

    Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

    Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

    Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

    010 (+34 945 16 11 00)

    informacion@vitoria-gasteiz.org

    © Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.