Bermeen gordailua
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Bermeen edo fidantzen gordailua: Bermearen itzulketa lortzea
Berme baten itzulketa eskatzea, bermea eskatzen zuen betebeharra behar bezala amaitu ondoren.
Itzultze-eskubidearen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Gorgailuaren betebeharra behar bezala beteta izatea.
Urte osoan irekita.
Udalak eskatu zuen bermearen itzulketa izapidea amaitu ondoren eska daiteke.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: HUT, Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Fidantza gordailutzerakoan kontu-zenbakirik adierazi ez bada, edo itzulketa beste kontu zenbaki batean egin nahi bada:
- Bermea itzultzeko eskabidea.
- Udalak jaulkitako ordainketa-agiriaren kopia.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 3/2011 Legegintzako errege dekretua, 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuen legea
- 937/2020 Errege dekretua, 937/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Gordailuen Kutxa Orokorraren Erregelamendua onartzen duena
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzko Legea
- 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den dekretua
Ofiziozko itzulketa
Arau orokor gisa, itzulpenak ofizioz egingo ditu Vitoria-Gasteizko Udalak, gorgailatu zuen betehearra behar bezala bete dela egiaztatu ondoren.
Eskudiruzko fidantzen kasuan, interesdunak fidantza eratzen den unean adierazitako kontu-zenbakian egingo da itzulketa.
Alderdiak eskatutako fidantzaren itzulketa
Itzulketa eskubidearen titularra den pertsona fisikoak edo juridikoak eska dezake itzulketa (gordailutzen duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak), bermea eskatzen zuen betekizuna amaitu ondoren.
Fidantza gordailutzerakoan kontu-zenbakirik adierazi ez bada, edo kontu-zenbakia aldatu nahi bada, interesdunak edo haren legezko ordezkariak Bermea itzultzeko eskabidea aurkeztu beharko du, kontu berriaren titulartasuna egiaztatzen duen banku-ziurtagiriarekin batera.
Dokumentazio hau Udaleko Erregistro Elektronikoan, San Martineko Udan Bulegoetan edo Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Aurrekontuak, Finantza-Kudeaketa eta Diruzaintza
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.