Bermearen itzulketa lortzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Bermeen edo fidantzen gordailua: Bermeen gordailua
Betebehar jakin batzuk betetzen dituzula bermatzeko, Udalak hainbat kasuetan berme bat jartzea eskatu ahal dizu.
Honako hauek dira kasurik ohikoenak:
- Obra, zerbitzu edo hornidura kontratuak gauzatzea.
- Obrek edo jatduerek eragindako kalteen estaldura.
- Hondakinen kudeaketa zuzena.
- Zatikako zorrak ordaintzea, diru-bilketarakoprozedurak etetea...
Bermeak hainbat modutan osa daitezke, honako modu hauek dira ohikoenak: efektiboa, abala edo kauzio-asegurua (paperezko formatuan eta formatu elektronikoan).
Hainbat bide balia daitezke bermeak edo fidantzak gordailuan sartzeko:
- Horretarako aurretik ordainagiria (sarrera agindua) eskuratu beharko duzu, bermea eskatzen dizun zerbitzuak: Finantza-erakunde laguntzaileetako bulegoetan, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan edo San Martineko Udal Bulegoetan finantza-erakundeekin hitzartutako kreditu-txartelen bidez edo On line.
- Abal-dokumentua edo kauzio aseguruaren dokumentua erabilita.
- Zor Publikoko balioetan, kasuan kasu arauz ezarrita dauden baldintzak betetzen direlarik.
Itzultze-eskubidearen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Berme bat jartzeko, berme hori eskatzen duen udal-zerbitzuak emandako ordainagiria (gordailu-agindua) edukitzea beharrezkoa da.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Berme bat eskudirutan eratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa: bakar bat ere ez. Gordailu-agindua edukitzearekin nahikoa da.
Berme bat abalen edo kauzio-aseguruen bidez eratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Gordailu-agindua edukitzeaz gain, bermearen xedearen arabera, eredua bata edo bestea izango da.
- Eredu orokorrak: abala / asegurua.
- Kontratu ereduak: abala / asegurua.
- Zor zatikatua edo atzeratua ordaintzeko bermearen eredua: abala.
- Zerga-bilketarako prozeduraren etenaldia bermatzeko eredua: abala.
Dokumentuek bete beharreko baldintzak, bermea banku abalaren edo kauzio aseguruaren bidez eratzen bada:
- Jatorrizko agiriak behar dute izan.
- Horrez gain:
- Ahalordea askiesteko dokumentua lortu beharko dute, Gasteizko udaleko Idazkaritzak, Gordailuen Kutxa Orokorrak edo Estatuaren abokatuak emana.
- Entitate abal-emaileak bermatutako kopuru osoa edo zatia sartu beharko du eskudirutan Gasteizko Udaleko Diruzaintzan 15 egunetako gehienezko epean, horretarako jakinarazpena edo udaleko lehenengo errekerimendua jasotzen duen egunetik kontatuta.
- Abala edo kauzio-asegurua indarrean izango dela azaldu beharko da Gasteizko Udalak, edo bere izenean horretarako legez gaituak, baliogabetzea edo itzultzea baimentzen duen arte.
- Abalen kasuan, gainera;
- Berariaz uko egitea eskusio-eskubideari, Kode Zibilaren 1830 artikuluak aipatzen duen horri eta abalak Abalen Erregistro Berezian agertu behar du.
- Kauzio-aseguruaren kasuan, gainera, ondoko testua islatu beharko du: "Prima -bakarra, lehenena nahiz hurrengoak- ez ordaintzeak ez dio aseguratzaileari kontratua bertan behera uzteko eskubiderik emango, eta ez da hura iraungiko, ezta aseguratzailearen estaldura etengo ere, edo hura bere betebeharretik aske geratuko, aseguratzaileak bermea ordaindu beharra badu. Aseguratzaileak ezingo ditu aseguratuaren kontra baliatu aseguru-hartzaile gisa legozkiokeen salbuespenak".
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 3/2011 Legegintzako errege dekretua, 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuen legea
- 937/2020 Errege dekretua, 937/2020 Errege Dekretua, urriaren 27koa, Gordailuen Kutxa Orokorraren Erregelamendua onartzen duena
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzko Legea
- 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den dekretua
Ofiziozko itzulketa
Arau orokor gisa, itzulpenak ofizioz egingo ditu Vitoria-Gasteizko Udalak, gorgailatu zuen betehearra behar bezala bete dela egiaztatu ondoren.
Eskudiruzko fidantzen kasuan, interesdunak fidantza eratzen den unean adierazitako kontu-zenbakian egingo da itzulketa.
Alderdiak eskatutako fidantzaren itzulketa
Itzulketa eskubidearen titularra den pertsona fisikoak edo juridikoak eska dezake itzulketa (gordailutzen duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak), bermea eskatzen zuen betekizuna amaitu ondoren.
Fidantza gordailutzerakoan kontu-zenbakirik adierazi ez bada, edo kontu-zenbakia aldatu nahi bada, interesdunak edo haren legezko ordezkariak Bermea itzultzeko eskabidea aurkeztu beharko du, kontu berriaren titulartasuna egiaztatzen duen banku-ziurtagiriarekin batera.
Dokumentazio hau Udaleko Erregistro Elektronikoan, San Martineko Udan Bulegoetan edo Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Aurrekontuak, Finantza-Kudeaketa eta Diruzaintza
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.