eseu


Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako aretoen ohiko erreserba

Gizarte etxe eta kirol instalazioetako kirol espazioak (frontoiak, saskibaloi-kantxak edo padelerako pistak...), ikasgelak eta bilera-gelak erreserbatzea, edo erreserbak kontsultatzea.

  • Bilera aretoak: 18 urtetik gorako edozein pertsona fisiko.
  • Kirol instalazioak: 12 urtetik gorako edozein pertsona fisiko.
  • Erreserbaren egunean, instalaziora sartzean, abonatuak EZ diren pertsonek sarrera edo Instalazioa Erabiltzeako Gehigarria ordaindu beharko dute (saskibaloi, eskubaloi, futbol, hockey eta boleibolerako izan ezik, kasu horietan ez baita gehigarririk ordaindu behar). Instalazioan bertan egin behar da ordainketa. 

Urte osoan irekita.

  • Gehienez 8 egun lehenago egin ahalko da erreserba.
  • Jarduera garatzeko material, langile edo espazio berezirik behar bada; edo merkataritza erabilerarik bada; edo prezioan salbuespen edo hobaririk aplikatu behar bada, instalazioaren erreserba eskabidea  egin behar da..

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Kirola

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Ez du

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.