eseu


Gizarte-etxe eta kirol instalazioetan instalazioaren erreserba bereziaren eskaera

Gizarte-etxeetan kirol instalazioak erabiltzeko eskatzea (kirol-areto, ikasgela, lantegi eta ekitaldi aretoak), aldi jakin batez jarduera zehatz bat garatzeko (ez denboraldikoa). Erreserbaren eguna baino hiru egun baliodun lehenago aurkeztu beharko da gutxienez eskabidea.

Jarduerak ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Esku hartze bereziak (espazioa aldatzea, materiala osatzea, langileak...) behar direnean.
  • Merkataritza xedeetarako (enpresa garapena, sarrera kobratzea, publizitatea erakustea...) erabili nahi denean.
  • Gutxienez zortzi egun lehenagotik erreserbatu behar denean.
  • Prezioan salbuespen edo hobariak aplikatzea eskatzen denean.
  • Erreserba zuzena egin daitekeen jardueretan jasota ez egotea.

OHARRA: Jarduerak ezaugarri horiek ez baditu, espazioaren ohiko erreserba egin dezake, eskaera egin beharrik GABE.

Urte osoan irekita.

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.11 eta 8.4 epigrafeetan jasota dago.

Erreserbatutako espazioa erabiltzen den bitartean hura eskatu duen talde, elkarte, klub edo erakundearen arduradun batek egon beharko du bertan.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Kirola

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.