Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako aretoen ohiko erreserba
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gizarte-etxe eta kirol instalazioetan guneak lagatzeko eskaera denboraldirako
Udal espazioetan denboraldiko erreserba programatuak egitea, alegia, kirol guneak, gela, lantegi edo ekitaldi-areto bat edo gehiago erabiltzeko aukera izatea denboraldi batean jarduera jakin bat garatzeko, non denboraldikotzat hartzen da jarduera jakin bat egitea, denboran erregulartasun batekin.
Udalaren guneak erabili nahi dituzten eta Gasteizen helbide soziala duten irabazi asmorik ez daukaten elkarteek.
- Elkarte guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo dagokien Erregistro publikoan izen eman behar dute, eta beraien datuak eguneraturik izatea beharrezkoa da.
- Kirol guneak erreserbatzeko ezinbestekoa de kirol jarduera hori parktikatu ohi dutela frogatzea.
- Ezinbestekoa da eskatzaileek Udal Ogasunarekiko zorrik ez izatea.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
- Eskaera gizarte-etxe eta kirol instalazioetan guneak lagatzeko
- Kirol-ekitaldietan publizitate estatikoa (1) edota sarrerak kobratzeko baimen-agiria
- Irudiak grabatzeko baimena
- Instalazioan musika erabiltzeko erantzukizunpeko adierazpena
- Kirolariak bazkide direlako erantzukizunpeko aitorpena
Kirolariak bazkide direlako erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute baldintza hauetako bat betetzen duten erakundeek:
- Igerilekuetan, izotz-pistan, kirol aretoetan, gimnasioetan eta erabilera anitzeko aretoetan kirol-jarduera erregularra egiten duten intentsitate handiko espezialitateak.
- Izotz-hockey eta waterpoloko espezialitateetako entrenamendu edo jarduera espezifiko baimenduak egiten dituztenak.
- Badminton, squash, tenis, padel eta pilotalekuetan kirol-jarduera erregularra egiten duten espezialitateak.
- Libretaren edo beste agiriren baten fotokopia, elkartearen kontu korrontea egiaztatzeko.
- Dagokien erregistroan izena eman izanaren ziurtagiriaren fotokopia (Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izen eman duten erakundeek ziurtagiria webgunean lortu dezakete) aurreko urtean aurkeztu ezean.
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.11 eta 8.4 epigrafeetan jasota dago.
- Baldintzak gizarte-etxe eta kirol instalazioetan guneak lagatzeko eskaeran
- Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudia
- Udalaren kirol instalazioetako araudi orokorra
- Harmailen eta antzeko espazioen sarbide eta erabileraren erregulazioa
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- Aurkeztutako eskaerak ikusi ondoren, espazio eta jarduera mota bakoitzean aplikatu beharreko irizpideen arabera banatuko dira guneak.
- Ez da epez kanpo edo osatu gabe aurkeztutako eskaerarik onartuko.
- Denboraldirako erreserba programatuei udal ordenantzak ezarriko zaizkie.
Interesa dakizuke
Instalazioak erreserbatzea webgunean, izapidetu daitezkeen instalazioen erreserba motei buruzko informazio guztia dago eskuragarri.
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Kirola
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: 1 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.