Kirol-campusak antolatzeko kirol instalazioen eskaera (oporraldietan)

Eskolarik gabeko oporraldietan kirol bakarreko edo kirol anitzeko jarduerak antolatzea udalaren kirol-instalazioetan.

Elkarte edo hezkuntza izaerako erakundeak: klubak, kirol-elkarteak, guraso-elkarteak, ikastetxeak, federazioak eta bestelako elkarteak.

Campusaren arabera eskaerak eta esleipenak egiteko epeak ezberdinak dira:

Eskaera

  • Gabonetarako: 2025eko azaroaren 3tik 14ra arte.
  • Aste Santuko eta San Prudentzio campusetarako: 2026ko otsailaren 2tik 13ra arte.
  • Udako campusetarako: 2026ko apirilaren 20tik maiatzaren 8ra arte.

Oharra: Epez kanpoko eskaerei erantzun ahal izango zaie, udalaren kirol-instalazioak eskuragarri egonez gero.

Esleipena

Instalazioen esleipena instalazioaren ardura duten teknikarien bidez egingo da, honako data hauetan:

  • Gabonak: 2025eko azaroaren 19tik 21era.
  • Aste Santua eta San prudentzio: 2026ko otsailaren 18tik 8ra.
  • Uda: 2026ko maiatzaren 13tik 25era.

Oharra: 185/2025 Foru Aginduan, Arabako Lurralde Historikoan eskola-adineko jarduera fisikoko eta kiroleko programak arautzen dituen araudiari buruzkoan, adierazten denez, eskola-adineko jarduera fisikoaren eta kirolaren programan sartuta ez dauden eskola-adineko kirolarientzako kirol-jarduerak antolatzeko, kirol-gaietan eskumena duen saileko titularraren baimena behar da (Arabako Foru Aldundia). Baimen hori ordainketa epea amaitu baino lehen bidali beharko zaio instalazioaren ardura duen teknikariari. Bestela, jarduera ezin izango da garatu eta ez da itzulketarik egingo.

Urte osoan irekita.

Eskabide-orrian, "Ekintzaren deskripzioa"ren atalean, informazio hau zehaztu behar da:

  • Erabiliko diren bestelako instalazioak.
  • Parte-hartzaileen jaiotze-urtea.
  • Campusaren helburu orokorrak eta hezkuntza-helburuak.
  • Kanpusaren ezaugarriak (egunak, orduak, eskainitako zerbitzuak, emandako materiala...)
  • Kanpusaren prezioa.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Tasa Ordenantza Fiskalen 7.11 epigrafean jasota dago.

Esleitzeko lehentasunezko irizpideak

  • Espezifikotasuna behar duten kiroletarako instalazio espezifikoak
  • Auzoko erakundeak edo zonako lantaldearekin lankidetzan aritzen diren erakundeak.
  • Justifikazio teknikoa duten beste batzuk.

Bigarren mailako irizpideak*

  • Parte-hartzaileen adina eskola-kiroleko programaren ezaugarrietara eta adin-helburuetara egokitzea (2020ko edo ondorengo haurrak, hau da, 6 urtetik beherakoak, barnean hartzen dituen campusik ez dute lehentasunik).
  • Elkarte edo hezkuntza izaerako erakundeak.
  • Ekintza irekia (ez itxia bakarrik elkarteko pertsonetzako).
  • Kirol Zerbitzuaren helburuekin bat datozen helburuak eta jarduerak dituzten erakundeak: dibertsitate funtzionala, berdintasuna, aniztasun soziokulturala, kirol minoritarioa,...
  • Kirol instalazio propioak ez izatea.
  • Erakundearen helburuekin bat egiten duten ekintzak.

*Instalazioen esleipenean lehentasuna, gehiagorekin kointzidituz gero.

Kontuan izan:

  • Erakunde antolatzaileak gehienez ere hiru asteko epean egin beharko du ordainketa, teknikariek lekua berretsi ondoren, eta, betiere, jarduera hasi baino astebete lehenago gutxienez.
  • Kantxaren banaketa (osorik edo moduluka) parte-hartzaile kopuruan oinarrituko da, ez kirol-modalitate motaren arabera.
  • Campusak egin nahi dituzten enpresek instalazioko teknikariarekin jarri beharko dira harremanetan.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Kirola

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Ez du

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.