Gizarte-etxe eta kirol instalazioen bazkidetzan baja emateko eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea
Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide egitea.
Gizarte etxeetarako eta udal kirol instalazioetarako abonamenduak eskubide hauek eskaintzen ditu:
- Prezio publikoa ezarrita duten udal kirol-instalazioetara sartzea.
- Igerilekuak, izotz-pista, aldagelak eta dutxak erabiltzea, bai eta beste zerbitzu batzuk ere, Vitoria-Gasteizko Udalak bere garaian iragarriko dituen araudien arabera.
- Kirol-ikastaro guztietan izena ematea eta matrikulatzea, betiere plaza libreak badaude, dagokion kuota ordainduta. Inskripzio-kuota hori, abonatu gabeko pertsonena ez bezala, murriztua izango da.
Herritarren Udal Txartela edukitzea.
Beharrezkoa da aurretiko hitzordua eskatzea izapidea egin nahi den bulegorako.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez-aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena esteka jarraituz:
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Indarrean dagoen identifikazio agiriaren jatorrizkoa (NAN edo beste edozein).
- Kontu zenbakia, ordainagiria helbideratzeko.
Alta interesduna ez den beste pertsona batek tramitatzen badu:
- Abonamendua egin nahi duen pertsonaren identifikazio agiriaren kopia (NAN edo beste edozein).
- Alta tramitatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa eta erantzukizunpeko aitorpena, pertsona berak sinatuta.
- Adingabeen kasuan, gurasoen edo tutoreen ordez beste pertsona batek tramitatzen badu, gurasoen edo tutoreen baimena duela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena bete eta sinatu beharko du, eta NANa aurkeztu ere bai.
- Kontu zenbakia, ordainagiria helbideratzeko.
Hobariak justifikatzeko, halakorik bada:
- Familia liburua edo behar den ziurtagiria.
- Gasteiztik kanpo bizi izanez gero, familiaren errolda.
- % 65eko edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonek ezintasun ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
- Gasteiztik kanpoko ikasleek matrikularen jatorrizkoa eta kopia, eta ikastetxea, ostatua edo ostalaritza establezimendua zein egoitza ziurtagiria edo etxebizitza alokatzeko kontratua aurkeztu beharko dituzte.
Ordaindu beharreko tasa Ordenantza Fiskalen 8.4. epigrafean dago jasota.
Udalaren kirol instalazioetako bazkide izateko alta ematean, urteko kuotaz gain, matrikulari eta izen-emateari dagozkion kuotak ordaindu beharko dira.
Ordaindu behar duzun zenbatekoa kalkulatu ahal duzu esteka honetan: irudizko kalkulua.
Zenbatekoa aldatu egingo da hobariak lortzeko baldintzak betetzen badira.
Familiatzat joko dira Erregistro Zibilean edo izatezko bikoteen erregistroan inskribatuta egonik bizileku berean erroldatuta daudenak.
Interesa dakizuke
Informazio gehiago: Udalaren instalazioetara sartzeko urteko abonua
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Kirola
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.