Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako abonatu izateko eskabidea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gizarte-etxe eta kirol instalazioen abonamenduan baja emateko eskaera
Udalaren kirol-instalazioetan eta gizarte-etxeetan abonatu gisa baja eman nahi baduzu, kasu batzuetan online egin ahal izango duzu, eta beste batzuetan Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan behar izango duzu:
- 16 urte edo gehiago badituzu eta behin betiko baja tramitatzen baduzu, online eman dezakezu baja Herritarren Udal Txartelarekin (HUT) edo ziurtagiri digital batekin (BakQ, NAN elektronikoa...) konektatuta. Herritarrei laguntzeko edozein bulegotan ere eman dezakezu baja.
- Gainerako kasuetan, aurrez aurre eman behar duzu baja, edozein bulegotan:
- Aldi baterako baja izapidetzen baduzu.
- Beste norbaiten baja izapidetzen baduzu.
- 16 urte baino gutxiago badituzu. Kasu horretan, zure amak, aitak edo legezko tutoreak joan behar du bulegora.
Behin betiko baja: abonatu guztiek eskatu dezakete baja.
Aldi baterako baja: euren bizilekua Gasteiztik kanpo aldatzen dutenek eskatu dezakete (40 kilometrotik gorako distantziara dagoen herriren batera aldatzen badira, edo, bestela, Araba probintziatik kanpora bizi badira).
Urte osoan irekita.
Urteko edozein egunetan eska dezakezu baja, abenduaren 31ra arte. Online egin daitezkeen kudeaketak abenduaren 31eko 23:59era arte egin ditzakezu, eta, aurrez aurreko kudeaketak, egun horretako 14:00ak arte. Zure baja hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria, HUT.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Autotramitazio bulegoak
Behin betiko bajak
Baja zuretzat bada:
16 urte edo gehiago badituzu eta behin betiko baja online izapidetzen baduzu, ez duzu dokumenturik aurkeztu behar. Nahikoa da zure TMCarekin edo ziurtagiri digitalarekin konektatzea eta urratsei jarraitzea.
16 urte edo gehiago badituzu eta baja aurrez aurre izapidetzen baduzu, zure NANaren, pasaportearen edo bizileku-txartelaren originala aurkeztu behar duzu.
Baja adingabe batentzat bada:
Baja emango diozun pertsonaren aita, ama edo tutorea bazara, zure jatorrizko identifikazio-agiria aurkeztu behar duzu.
Ez bazara aita, ama edo tutorea, jatorrizko identifikazio-agiria aurkeztu behar duzu, eta baimenaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu, beteta eta sinatuta, aitaren, amaren edo tutorearen baimena duzula adieraziz.
Baja adineko beste pertsona batentzat bada:
Jatorrizko identifikazio-agiria aurkeztu behar duzu, eta baimenaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu, beteta eta sinatuta.
Baja familia osoarentzat bada:
Familia-baja eskatzeko, gutxienez familiako kide baten jatorrizko identifikazio-agiria aurkeztu behar duzu.
Aldi baterako bajak
- Jatorrizko identifikazio-dokumentua.
- Dokumentu hauetako bat, gutxienez:
- Helmugako hirian erroldatuta egotearen ziurtagiria.
- Interesdunaren edo familia-buruaren lan-kontratua edo alokairu-kontratua.
- Ikastetxeko eta egoitzako matrikula-ziurtagiria.
Izapidetze-unitateak aukera izango du edozein motatako dokumentazio osagarria eskatzeko, izapidea behar bezala kudeatzeko.
Behin betiko baja egin baduzu eta berriro alta eman nahi baduzu, matrikula berriro ordaindu beharko duzu.
Aldi baterako baja egin baduzu eta berriro alta eman nahi baduzu, ez duzu matrikula berriro ordaindu beharko.
Aldi baterako bajak gutxienez urtebete eta gehienez hiru irauten du. Hiru urteren ondoren, behin betiko baja emango zaizu.
Ordaintzen ez baduzu edo Udalarekin zerikusirik ez duen edozein arrazoirengatik zure ordainagiria itzultzen bada, baja emango zaizu automatikoki.
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Kirola
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.