eseu


Herritarren Udal Txartelaren eskaera (HUT)

Gasteizko Udalak jaulkitzen duen txartel bat da Herritarren Udal Txartela (HUT), txartel pertsonal eta besterenezina, eta udal instalazio, zerbitzu eta tramite jakin batzuetan identifikatzeko balio du. HUTa birtuala da, telefono mugikor batean edo gehiagotan instalatu daiteke eta formatu fisikoan ere eska daiteke. 

Urte osoan irekita.

  • Jatorrizko identifikazio-agiria.
  • Karnet tamainako argazki bat (nahiago bada, bulegoan bertan egingo da).
  • Telefono mugikorreko zenbaki bat, mugikorrean instalatzeko (aukerakoa).
  • Helbide elektroniko bat, pasahitza aktibatu ahal izateko (aukerakoa).

16 urte edo gehiago duten eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria, bulegora norbera joan ezean

  • Bulegora doan pertsona txartela eskatzen duenaren legezko tutorea bada, legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko du, identifikazio-dokumentuarekin eta eskatzaile guztiei eskatutako gainerako dokumentazio orokorrarekin batera.
  • Bulegora doan pertsona harrera- edo tutoretza-entitate batek akreditatutakoa bada, bere identifikazio-dokumentua eta akreditazioa aurkeztu beharko ditu (harrera-/tutoretza-dokumentuak ere balio du).
  • Eskaera beste pertsona batek egiten badu, erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du, berak sinatua, bere identifikazio-dokumentua, eta, txartela zein pertsonarentzat eskatzen den, haren identifikazio-agiriaren fotokopia. (Kasu horretan, txartela euskarri fisikoan baino ez da emango. Telefono mugikorrean instalatzeko eta/edo tramiteak online egin ahal izateko pasahitza aktibatzeko, titularrak Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan beharko du).

16 urtetik beherako eskatzaileentzat aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria

  • Bulegora titularra bera joaten bada, 16 urtetik beherakoei HUTa egiteko baimena aurkeztu beharko du, amak, aitak edo legezko tutoreak sinatua edo harrera- edo tutoretza-entitateak zigilatua, sinatzen duen pertsonaren identifikazio-dokumentuaren fotokopiarekin eta eskatzaile guztiei eskatutako gainerako dokumentazio orokorrarekin batera. Legezko tutorea izanez gero, legezko ordezkaritza horren akreditazioa.
  • Bulegora doan pertsona ama, aita edo legezko tutorea bada, bere identifikazio-agiria aurkeztu beharko du, baita txartelaren titularra den adingabearen jatorrizko identifikazio-agiria ere, eta eskatzaile guztiei eskatutako gainerako gainerako dokumentazio orokorra. Legezko tutorea izanez gero, legezko ordezkaritza horren akreditazioa.
  • Bulegora doana harrera- edo tutoretza-entitate batek akreditatutako pertsona bada, bere identifikazio-dokumentua eta akreditazioa aurkeztu beharko ditu (harrera-/tutoretza-dokumentuak ere balio du).
  • 16 urtetik beherako adingabearen ama, aita edo legezko tutorea joan beharrean beste pertsona bat joaten bada haren ordezerantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, non adieraziko baitu amaren, aitaren edo legezko tutorearen baimena duela; horretaz gain, bere identifikazio-agiria aurkeztu beharko du, baimena ematen dion pertsonaren identifikazio-dokumentuaren fotokopia eta eskatzaile guztiei eskatutako gainerako dokumentazio orokorra. (Kasu horretan, txartela euskarri fisikoan baino ez da emango. Horretaz gain HUTa telefono mugikor batean edo gehiagotan instalatu nahi bada eta/edo tramiteak online egiteko aktibatu nahi bada, amak, aitak edo legezko tutoreak Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan beharko dute gero).

Txartela lehenengo aldiz jasotzen duzunean, ez duzu ordaindu behar. Galdu edo lapurtuz gero kopia egin nahi baduzu, tasa bat ordaindu beharko duzu. Tasa hori Ordenantza Fiskalen 7.15 atalean dago jasota. 

  • Herritarren Udal Txartelari buruzko informazio gehiago: nola aktibatu edo desaktibatu txartela, nola aldatu edo berreskuratu pasahitza, eta nola instalatu mugikorrean.
  • Lehenetsita, txartela birtuala da. Herritarrei Laguntzeko Bulego guztietan, mugikorrean instalatzen lagunduko dizute. Txartel fisikoa eskatzen baduzu, honako bulego hauetan unean bertan emango dizute: Pilar, San Antonio, Iparralde, Ibaiondo eta San Martin. Gainerako bulegoetan, astebeteko epean jaso ahal izango duzu, gutxi gorabehera.

Informazio gehiago

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Ez du

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.