Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Herritarren Udal Txartela (HUT)
Herritarren Udal Txartela (TMC) Gasteizko Udalak ematen duen txartel bat da, udal-instalazio, -zerbitzu eta -izapide jakin batzuetan identifikatu ahal izateko.
Herritarren Arretarako Bulegoetan eska dezakezu. Formatu birtualean jasoko duzu (mugikorrean) eta, nahi izanez gero, baita formatu fisikoan ere.
Jardueratan izena emateko, Udalaren webgunean kudeaketak egiteko, udal-instalazio batzuetan sartzeko eta birziklapen organikoko edukiontziak irekitzeko erabili ahal izango duzu, besteak beste.
- Txartela eskatu Herritarren Arretarako Bulego batean.
- Txartela aktibatu. Txartela jaso zenuenean eman zizuten gakoa behar duzu. Pasahitz hori ez baduzu, bulego batera joan behar duzu berriro.
- Txartela aktibatzen ez baduzu: ezin izango duzu erabili udalaren webgunean zure burua identifikatzeko eskatzen duten tramiteak egiteko. Bai, ordea, abonatua bazara udal instalazioetan sartzeko, hondakin organikoen edukiontziak irekitzeko eta liburutegi sarean erabiltzeko.
Herritarren Udal Txartelaren datuak mugikorrera txertatu daitezke, VG TMC izeneko aplikazioaren bidez edo Nik Patrika Digitalaren bitartez. Adibidez, kirol-instalazioetan sartzeko edo udal-liburutegietan erabiltzeko balio du.
VG TMC
Aplikazioak aukera ematen du telefono bakar batean txartel bat baino gehiago izateko (adibidez, gure kargura dauden adingabeen txartela izateko).
Txartela mugikorrean txertatzeko, Herritarrei Laguntzeko Bulego batera joan zaitezke, edo online ere egin dezakezu, ziurtagiri digitala baldin baduzu, edota Herritarren Udal Txartela aktibatuta baldin baduzu.
NIK Patrika Digitala
Herritarren Udal Txartela (HUT) Eusko Jaurlaritzak bultzatutako NIK Patrika Digitala aplikazioan erabilgarri dago. Plataforma horri esker, HUT mugikorrean izan daiteke, besteak beste osasun-txartela edo gazte-txartela gordeta ditugun toki berean.
Tresna digital honek bertan erabilgarri dauden Euskadiko administrazioetako edo zerbitzu publikoetako identifikazio-txartelak biltzen ditu modu digitalean eta txartel fisikoen balio berberarekin.
HUT digitala izateko, beharrezkoa da B@Kq ziurtagiri digitala edo IZENPEk emandako ziurtagiriren bat (NAN elektronikoa edo FNMTren ziurtagiria) izatea. Dagoeneko ziurtagiria izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren NIK Patrika Digitala aplikazioa deskargatu beharko da AppStoreren edo PlayStoreren bidez eta, jarraian, ziurtagiriren baten bidez identifikatu eta HUT NIK walletera gehitu.
- Pasahitzik ez baduzu eta zure txartela aktibatu nahi baduzu, joan Herritarrei Laguntzeko Bulego batera.
- Pasahitza baduzu, txartela aktibatu eta pasahitza alda dezakezu.
- Pasahitza berreskuratu behar baduzu ahaztu egin zaizulako, txartela desaktibatu eta berriro aktibatu nahi duzulako, edo hiru aldiz oker sartu ondoren txartela blokeatu egin zaizulako, sartu Pasahitza berreskuratu atalean.
- Txartela desaktibatu nahi baduzu udalaren webgunean izapideak egiteko balio ez dezan, sartu Txartela desgaitu atalean.
- Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, Herritarrei Laguntzeko edozein Bulegotan baja eman beharko duzu, eta beste bat eskatu ahal izango duzu bertan.
- Nola jakin txartelaren barra-kodea eta itsasontzien jokoa.