Bideoarreta zerbitzua

Bideoarretarako kanalak aukera ematen du tramite zehatzak egiteko eta dokumentuak erregistratzeko edozein lekutatik, Interneteko konexioarekin, bai gailu mugikor bat erabiliz (telefonoa, adibidez), bai kamera eta mikrofonoa dituen ordenagailu bat erabiliz.

Bideoarretak aurrez aurreko arretaren bertuteak —berehalakotasuna, arreta pertsonalizatua eta konfiantza— eta kanal digitalaren onurak uztartzen ditu, hala nola dokumentu digitalizatuak inprimatu beharrik gabe aurkezteko aukera eta mugitu beharrik gabe edonondik aurkezteko erosotasuna.

Bideoarreta zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 010 telefonoaren bidez edo ondoko botoiaren bidez:

Aurretiko hitzordua eskatu

Data eta ordua aukeratu ondoren, baieztapen mezu elektroniko bat jasoko duzu, hitzorduaren xehetasunekin eta adierazitako egunean sartu beharko den estekarekin. Egun horretan, zure nortasuna egiaztatu ahal izateko identifikazioa eskura behar duzu, baita aurkeztu beharreko dokumentazioa prest ere.

Nahi izanez gero, zure hitzordua bertan behera utz dezakezu.

Kudeaketa arintzeko, nahi izanez gero, hitzorduaren aurretik dokumentazioa aurkez dezakezu:

  1. Joan hona: vgbideo.vitoria-gasteiz.org
  2. Sartu aurretiko hitzordua eskatzeko erabili zenuen identifikazio agiriaren zenbakia "Zure hitzorduak kontsultatu" atalean
  3. Mezu elektroniko bat iritsiko zaizu, zure hitzordua kudeatzeko sarbidea duena. Egin klik estekan.
  4. Hautatu "Dokumentazioa aurkeztu". Deskargatu izapidea egiteko behar diren dokumentuak, bete eta igo adierazitako dokumentazioa (PDF formatuan eta 50 MB baino gutxiagokoan)

Udaleko langileek dokumentazioa berrikusiko dute.

Lehenik eta behin, kontuan izan bideoarreta zerbitzua pertsona fisikoentzat bakarrik dela, eta, beraz, elkarteek, enpresek eta antzekoek ezin dutela kanal hori erabili. Bigarrenik, bideoarretaren bidez tramite zehatz batzuk egin daitezke. Kontsulta ezazu eskuragarri dauden tramiteen zerrenda.


Kontsultatu zure spam karpeta, posta elektronikoa hor egon daiteke. Zain dituzun hitzorduak ere kontsulta ditzakezu.


Udaleko langile batek artatuko zaituen heinean, garrantzitsua da garaiz konektatzea. Hala ere, hitzordua 15 minutuz mantenduko da, eta ondoren automatikoki baliogabetuko da. 15 minutu horietan konektatzen bazara, izapidea egin ahal izango duzu, baina kontuan izan jarraian datozen hitzorduak ez direla atzeratuko eta beraz, denbora gutxiago izango duzula zure tramitea egiteko.


Bideoarretaren unean dokumenturen bat falta dela egiaztatzen bada, artatzen zaituen pertsonak beste hitzordu bat eman ahal izango dizu dokumentazioa aurkezteko eta utzi duzuen lekuan tramitearekin jarraitzeko.


Ez. Tramite bakarra egin ahal izango duzu hitzordu bakoitzeko. Hala ere, arreta ematen duzun bitartean beste tramite bat egin behar duzula konturatzen bazara, arreta ematen dizun pertsonak hitzordu berri bat eman ahal izango dizu.