Orrialdeari buruz

BAT txartela

BAT txartelak Gasteizko hiri barruko autobusean, tranbian eta Álavabus lineetan bidaiatzeko balio du. Bilbon (tranbia eta metroa) eta Donostia Busen (Dbus) ere erabil daiteke. BAT txartel mota guztiak eta ezaugarriak kontsultatu.

Trámitea(k)

Txartelak 3 euroko kostua du. Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko. Ordainketa honela egin daiteke:

  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
  • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
  • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

BAT orokorra baduzu (argazkirik gabe), doan pertsonaliza dezakezu.

 

Galtzea: jada txartel pertsonalizatua baldin bazenuen eta galdu baldin baduzu, beste txartel bat eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan. Ezin izango duzu Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu.