eseu


BAT txartela: BAT pertsonalizatutako garraio txartelaren eskaera, % 33 eta % 64 bitarteko desgaitasuna duten pertsonentzat

TUVISAko autobusak erabiltzeko hobariak lortzea, % 33 eta % 64 bitarteko desgaitasuna izateagatik.

  • Lokomozio-aparatuan mugikortasuna eragozten duen desgaitasuna izatea (% 33 eta %64 artekoa).
  • Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Bono-taxi programako laguntzarik ez jasotzea.
  • Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IAEAP) halako 2,5 baino gutxiagoko diru-sarrerak edukitzea, hots, 18.000,00 eurotik beherakoak (2023ko zenbatekoa).

Urte osoan irekita.

  • Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • Txartelagatik ordaindu duzula ziurtatzen duen agiria. Ordaintzeko unean eskuratu dezakezu agiria, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan bertan, tranbiaren makinetan edo hitzartutako banku batean.
  • % 33 eta % 64 arteko desgaitasun maila egiaztatzen duen ziurtagiriaren jatorrizkoa. Ziurtagirian mugikortasun-arazoen ebaluazioa agertu behar da, ondorengo moduren batean:
    • %20ko edo hortik gorako mugikortasun arazoak izatea, 882/2022 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera.
    • Gutxienez 5 puntu edo gehiago izatea, 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskinean ezarritako baremoaren arabera.
    • A,B edo C letretan egotea, 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskinean ezarritako baremoaren arabera.

Edo desgaitasun txartela, aurretik azaldutakoa jasotzen duena.

  • Erantzukizunpeko aitorpena  Bono taxi programan laguntzarik jasotzen ez duzula markatu behar da. Aitzitik, IPREMari buruzko eremua bakarrik markatu beharko dute beren diru-sarrerak justifikatu ezin dituzten pertsonek, hots, errenta aitorpenik egiten ez dutenek edo salbuespen-ziurtagiririk aurkezten ez dutenek.
  • Diru-sarreren egiaztagiria:
    • Errenta aitorpena egiten baduzu, azken ekitaldiko aitorpenaren jatorrizkoa eta kopia.
    • Errenta aitorpena egiten ez baduzu: azken urteko diru-sarrerak zehazten duen salbuespen ziurtagiria, Ogasunak emana.
    • Ez baduzu errenta aitorpenik egiten edo ezin baduzu salbuespen-ziurtagiririk aurkeztu, IPREMari buruzko laukitxoa markatu behar duzu erantzukizunpeko aitorpenean.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Txartelak 3 euroko kostua du. Ordainketa honela egin daiteke:

  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
  • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
  • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko.

Informazio gehiago

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.