12 urtetik beherakoentzako BAT txartel pertsonalizatua eskatzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
BAT txartela: Familia ugarientzako BAT txartel pertsonalizatuaren eskaera
Familia ugarientzako BAT txartelaren eskaera. Txartel hori pertsonala eta besterenezina da, tranbian eta autobusean beherapenarekin bidaiatzeko; bidaia bakoitzaren aurretik balioztatu behar da.
Familia ugariko kidea izatea, eta foru aldundiek edo autonomia erkidego batek emandako familia ugariaren titulua izatea.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa eta fotokopia. NANik ez duten 14 urtetik beherakoen kasuan, familia liburuaren fotokopia eta jatorrizkoa aurkeztu beharko da.
- Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
- Familia ugariaren titulua (jatorrizkoa eta kopia), foru aldundiek edo beste autonomia erkidegoek emana.
- Txartelaren zenbatekoa ordaindu izanaren ziurtagiria, behar izanez gero.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Txartelak 3 euroko kostua du. Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko. Ordainketa honela egin daiteke:
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
- Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
- Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.
BAT orokorra baduzu (argazkirik gabe), doan pertsonaliza dezakezu.
Galtzea: jada txartel pertsonalizatua baldin bazenuen eta galdu baldin baduzu, beste txartel bat eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan. Ezin izango duzu Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu.
Erlazionatutako tramiteak
-
-
BAT pertsonalizatutako garraio txartelaren eskaera, % 33 eta % 64 bitarteko desgaitasuna duten pertsonentzat
-
BAT pertsonalizatuaren eskaera, gizarte-txartelaren onuradunentzat
-
26 urtetik beherakoentzako BAT 30D GAZTEA txartelaren eskaera
-
% 64ko gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat BAT BEREZI garraio-txartelaren eskaera
-
65 urtetik gorakoentzako BAT Berezi txartelaren eskaera
Informazio gehiago
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.