eseu


BAT txartela: 26 urtetik beherakoentzako BAT 30D GAZTEA txartelaren eskaera

BAT 30D GAZTEA garraio-txartela eskatzea. Txartel horrek tranbian zein TUVISAko autobusetan bidaiatzeko balio du eta, hileko tarifa baten truke, nahi beste bidaia egin daitezke eskuratzen den unetik hasita hogeita hamar egunez (ikusi tarifak). 

  • 26 urtera arteko pertsonak, Gasteizen erroldatutakoak. Gogoan izan 12 urtetik beherako gazteek doan bidaiatu dezaketela hiriko autobusetan (ez tranbian).
  • Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IAEAP) halako 2,5 baino gutxiagoko diru-sarrerak edukitzea, hots, 18.000,00 eurotik beherakoak (2023ko zenbatekoa). Txartelaren jabeak bi urtean behin justifikatu beharko ditu diru-sarrerak.

Urte osoan irekita.

  • Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin dezakezu.
  • Txartelagatik ordaindu duzula ziurtatzen duen agiria. Ordaintzeko unean eskuratu dezakezu agiria, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan bertan, tranbiaren makinetan edo hitzartutako banku batean.
  • 16 urtetik gorakoek, diru-sarreren egiaztagiria:
    • Errenta aitorpena egiten baduzu, azken ekitaldiko aitorpenaren jatorrizkoa eta kopia.
    • Errenta aitorpena egiten ez baduzu: azken urteko diru-sarrerak zehazten duen salbuespen ziurtagiria, Ogasunak emana.
    • Ez baduzu errenta aitorpenik egiten edo ezin baduzu salbuespen-ziurtagiririk aurkeztu, IPREMari buruzko laukitxoa markatu behar duzu erantzukizunpeko aitorpenean.

Dagoeneko BAT txartela izanik 30D GAZTEA profila eskatzen duten pertsonek egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte Herritarrei Laguntzeko Bulego batean, eta ondoren profil hori aktibatu Tranbiaren Informazio Bulegoan.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Txartelak 3 euroko kostua du. Ordainketa honela egin daiteke:

  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
  • Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
  • Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.

Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko.

Informazio gehiago

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.