12 urtetik beherakoentzako BAT txartel pertsonalizatua eskatzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
BAT txartela: BAT pertsonalizatuaren eskaera, gizarte-txartelaren onuradunentzat
BAT txartel pertsonalizatuaren eskaera, gizarte-txartelaren onuradunentzat. BAT txartel honekin, erabiltzaileek hobaria dute bidaien prezioan, TUVISAko autobusetan.
Gizarte-larrialdietarako laguntzen, diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo Udalaren laguntzen (diruzkoak zein ez-diruzkoak) titularra edo onuraduna izatea.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
Txartelak 3 euroko kostua du. Txartelaren kostua ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko. Ordainketa honela egin daiteke:
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
- Hitzartutako banku erakundeetan, ordainagiria Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eskatu beharko da.
- Tranbiaren geltokietako txartel makinetan, ordainketa-egiaztagiria beharrezkoa izango da.
BAT orokorra baduzu (argazkirik gabe), doan pertsonaliza dezakezu.
Galtzea: jada txartel pertsonalizatua baldin bazenuen eta galdu baldin baduzu, beste txartel bat eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan. Ezin izango duzu Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu.
Erlazionatutako tramiteak
-
-
Familia ugarientzako BAT txartel pertsonalizatuaren eskaera
-
BAT pertsonalizatutako garraio txartelaren eskaera, % 33 eta % 64 bitarteko desgaitasuna duten pertsonentzat
-
26 urtetik beherakoentzako BAT 30D GAZTEA txartelaren eskaera
-
% 64ko gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat BAT BEREZI garraio-txartelaren eskaera
-
65 urtetik gorakoentzako BAT Berezi txartelaren eskaera
Informazio gehiago
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.