Baja
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Egoiliarrentzako TAO bereizgarria, ibilgailua sozietate baten izenean dagoenean, edo leasing-rentingean: Eskaera
Sozietate-egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskuratzea. Bereizgarri hori TAO gune batean bizi direnek eskura dezakete, haien ibilgailua sozietate batena denean, edo renting edo leasing-ean daukan.
- Eskatzaileak bereizgarria eskatzen den TAO eremuan erroldatuta egon behar du.
- Ibilgailuaren ohiko gidari bezala agertu beharko du eskatzaileak.
- Ibilgailuaren jabetzak sozietate batekoa izan behar du edo leasing edo renting erregimenean egon behar du.
- Bereizgarria eskatu den urterako tasa ordainduta izan beharko du eskatzaileak, eta aurreko urtekoa, baldin eta txartela izan bazuen.
Urte osoan irekita.
- Bereizgarria ematen zaion pertsonaren identifikazio agiriaren jatorrizkoa edo kopia (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea).
Ibilgailua leasing edo renting bidez eskuratu badu:
- Leasing edo renting kontratua.
Ibilgailua eskatzailearen enpresak utzia bada:
- Eskatzailearen eta ibilgailuaren titularra den enpresaren arteko lan-harremana egiaztatzen duen agiria.
- Eskatzaileari enpresak ibilgailua esklusiboki eta lanorduetatik kanpo erabiltzeko baimena eman diola egiaztatzen duen agiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.6 epigrafean jasota dago.
- Eskabidearen indarraldia urtekoa da, hau da, urtero eskatu behar da.
- Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren helbide-aldaketa Arabako Trafikoko Buruzagitzan izapidetuko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a, 945 220 058).
Herritarrei laguntzeko bulegoetan eska eta ordain dezakezu.
Halaber, online eska eta ordain daiteke:
- Egoiliarrentzako TAOren eskaera
- Merkatarientzako TAOren eskaera
- Gremio eta autonomoentzako TAOren eskaera
- Sozietate-egoiliarrentzako TAOren eskaera
Bereizgarria indarrean baduzu, automatikoki berrituko da, betiere baldintzak betetzen jarraitzen baduzu.
Las tarifas están recogidas en las ordenanzas fiscales (epígrafe 7.6).
Zenbatekoak ordenantza fiskalen 7.6 atalean ezartzen dira urtero.
Ez, eskatzen den egunetik abenduaren 31ra arteko zati proportzionala baino ez da ordainduko.
Bai, derrigorrezkoa da ordainketa helbideratzea hurrengo urteetarako. Lehenengo urtean eskatzen denean ordaintzen da.
Eskatzaile bakoitzari aparkatzeko bereizgarri bat baino ez zaio ematen, baina titular beraren ibilgailu batentzat bigarren bereizgarri bat lor daiteke, ibilgailua ezkontideak edo seme-alabek erabiltzen dutenean, betiere pertsona titularraren bizileku berean erroldatuta badago. Nolanahi ere, bizileku bakoitzeko aparkatze-bereizgarrien kopurua ezin da izan hiru baino handiagoa.
Merkataritza-bereizgarrien kasuan, gehienez bost bereizgarri eska daitezke.
Bai, posible da. Kontsultatu nola
Ez; egoiliar edo merkatari baldintzak bete ezean ez da onartzen.
Bai, TAO bereizgarria eska dezakezu gremio profesionaletako pertsonentzat eta/edo autonomoen erregimeneko langileentzat, betiere baldintzak betetzen badituzu.
Kontsultatu nola eskatu TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat
Gasteizko garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C eremuetan aparkatu ahal izango dute Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzen badute.
Kontsultatu eremuak eta kaleak.
Bai, baina aldameneko eremuetan bakarrik. 2. eremuak EZ du esleituta dauden elkarren ondoko eremurik.
Ez, ez da beharrezkoa, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.
- Urdinak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo profesional eta autonomoentzako TAO bereizgarria baldin baduzu.
- Berdeak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
- Gorri-berdeak (egoiliarrenak bakarrik): bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
- Laranjak: (aparkaldi laburrekoak): denbora-muga murritzagoa duten plazak dira. Bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu. Plaza horietan ez dute balio TAO bereizgarriek..
Interesa dakizuke
Informazio gehiago TAO txartel motei buruz eta ordutegiei, tarifei eta mapei buruz, bai eta ohiko galderen inguruan ere:
Zure ibilgailuak TAO bereizgarria alta emanda duen kontsulta dezakezu matrikula bidez: TAO kontsultatzea
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.