Egoiliarrentzako TAO bereizgarria: Eskaera

TAO eremu batean bizi diren pertsonek egoiliarrentzako bereizgarria eskatu dezakete, dagokien eremuan aparkatzeko.

Ez da txartel fisikorik ematen. Kontrola matrikulak irakurriz egiten da.

Betebeharrak

  • Ibilgailua: 3.000 kg-tik beherako autoa edo kamioia izan beharko du.
  • Errolda: eskatzaileak TAO kale batean erroldatuta egon behar du, berez eta modu iraunkorrean. Erroldatze helbideak eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenean ageri denak atari berekoak izan beharko dute, eta bereizgarria eskatzen deneko TAO eremuaren baitakoak.
  • Ibilgailuaren jabetza: bereizgarriaren eskatzaileak ibilgailuaren jabea eta ohiko gidaria izan beharko du, eta gidatzeko baimena indarrean eduki beharko du. Ibilgailue sozietate/enpresaren izenean edo leasing edo rentingean badago, kontsultatu informazioa.
  • Eskatzaileak ordainduta izan beharko du aurreko urteko TAO bereizgarriari dagokion tasa, eman bazitzaion.

Ezinbestekoa da banku-helbideratzea.


Eskatzaile bakoitzari aparkatze-bereizgarri bat emango zaio, baina bigarren bereizgarri bat eman ahal izango zaio titular beraren ibilgailu bati, baldin eta haren ezkontideak edo ondorengoak zuzeneko linean, lehen graduan, erabiltzen badu, betiere haren erroldatzea eta ohiko bizilekua titularraren bizileku berean badaude.
Nolanahi ere, bizileku bakoitzeko aparkatze-bereizgarriak ez dira hiru baino gehiago izango.

Epea

Urte osoan irekita.

Dokumentazioa

TAO bereizgarria bulego batean eskatzeko, identifikazio-agiria aurkeztu behar da. Online izapidetzeko, ziurtagiri digital batekin edo Herritarren Udal Txartelarekin (TMC) konektatu behar da.

Ez da agiri gehiago aurkeztu behar, honako kasu hauetan izan ezik:

Titulartasun- edo helbide-aldaketak

Ibilgailuaren titulartasuna edo helbidea duela gutxi aldatu bada, bulego batean egin behar da eskabidea, eta agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Bereizgarria eman zaion pertsonaren identifikazio-agiri originala edo kopia (NAN, egoitza-txartela, AIZ, pasaportea).
  • Ibilgailuaren titulartasunaren behin-behineko dokumentazioa.
  • DGTan ibilgailuaren helbidea erroldako helbidearekin bat etortzeko aldatu berri bada, zirkulazio-baimena edo aldaketa hori egin dela egiaztatzen duen DGTaren agiria aurkeztu beharko da.

Ordezko ibilgailua

Titularrak ordezko ibilgailu bat badu, behin-behineko TAO bereizgarria eskatu ahal izango du Udaleann bertan. Ezinbestekoa da ordezko ibilgailuarentzako eskabidea entregatzea, dagokion tailerrak beteta eta sinatuta, eta inprimakian eskatzen den dokumentazioa aurkeztea.

Zenbatekoa

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.6 epigrafean jasota dago. 

Oharrak

  • Eskabidearen indarraldia mugagabea da, baldintzak betetzen diren bitartean, Udalera baja komunikatu ezean.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren helbide-aldaketa Arabako Trafikoko Buruzagitzan izapidetuko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a, 945 220 058). 

Ohiko galderak

Nola eska dezaket TAO bereizgarria?

Herritarrei laguntzeko bulegoetan eska eta ordain dezakezu.

Halaber, online eska eta ordain daiteke:

Bereizgarria indarrean baduzu, automatikoki berrituko da, betiere baldintzak betetzen jarraitzen baduzu.


Zein dira TAO eremuko prezioak?

Las tarifas están recogidas en las ordenanzas fiscales (epígrafe 7.6).

Zenbatekoak ordenantza fiskalen 7.6 atalean ezartzen dira urtero.


TAO bereizgarria eskatzen badut urtarrila ez den hilabete batean, urte osoa ordainaraziko didate?

Ez, eskatzen den egunetik abenduaren 31ra arteko zati proportzionala baino ez da ordainduko.


Nahitaezkoa da TAO txartelaren ordainketa helbideratzea?

Bai, derrigorrezkoa da ordainketa helbideratzea hurrengo urteetarako. Lehenengo urtean eskatzen denean ordaintzen da.


Ibilgailu bat baino gehiago badut TAO bereizgarri bat baino gehiago izan dezaket?

Eskatzaile bakoitzari aparkatzeko bereizgarri bat baino ez zaio ematen, baina titular beraren ibilgailu batentzat bigarren bereizgarri bat lor daiteke, ibilgailua ezkontideak edo seme-alabek erabiltzen dutenean, betiere pertsona titularraren bizileku berean erroldatuta badago. Nolanahi ere, bizileku bakoitzeko aparkatze-bereizgarrien kopurua ezin da izan hiru baino handiagoa.

Merkataritza-bereizgarrien kasuan, gehienez bost bereizgarri eska daitezke.


Enpresaren ibilgailua dut eta TAO eremu batean bizi naiz. Egoiliar txartelik izan nezake?

Bai, posible da. Kontsultatu nola

 


TAO eremu batean dut lanlekua. Egoiliar txartela izan dezaket nire ibilgailuarentzat?

Ez; egoiliar edo merkatari baldintzak bete ezean ez da onartzen.


Langile autonomoa banaiz, eska dezaket TAO bereizgarria?

Bai, TAO bereizgarria eska dezakezu gremio profesionaletako pertsonentzat eta/edo autonomoen erregimeneko langileentzat, betiere baldintzak betetzen badituzu.

Kontsultatu nola eskatu TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat 


Garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi naiz. Zein baldintza bete behar ditut Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzeko? Zein korrespondentzia dago bizi naizen eremuen eta TAO eremuen artean?

Gasteizko garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C eremuetan aparkatu ahal izango dute Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzen badute.
Kontsultatu eremuak eta kaleak.


Dagokidana ez den beste leku batean aparka dezaket?

Bai, baina aldameneko eremuetan bakarrik. 2. eremuak EZ du esleituta dauden elkarren ondoko eremurik.


Derrigorrezkoa al da bereizgarria jartzea?

Ez, ez da beharrezkoa, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.


Lurreko marren koloreen esanahia jakin nahi nuke

  • Urdinak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo profesional eta autonomoentzako TAO bereizgarria baldin baduzu.
  • Berdeak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
  • Gorri-berdeak (egoiliarrenak bakarrik)bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
  • Laranjak: (aparkaldi laburrekoak): denbora-muga murritzagoa duten plazak dira. Bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu. Plaza horietan ez dute balio TAO bereizgarriek..


Erlazionatutako tramiteak

Interesa dakizuke

Informazio gehiago TAO bereizgarri motei buruz eta ordutegiei, tarifei eta mapei buruz, bai eta ohiko galderen inguruan ere: www.vitoria-gasteiz.org/tao

Zure ibilgailuak TAO bereizgarria alta emanda duen kontsulta dezakezu matrikula bidez: TAO kontsultatzea

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.