Merkatarientzako TAO bereizgarria: Eskaera

TAO bereizgarriaren eskaera, TAO gune batean saltoki bat duten pertsonentzat. 

Ez da txartel fisikorik ematen. Kontrola matrikulak irakurriz egiten da.

Betebeharrak

  • Ibilgailuak jardueraren titularraren izenean egon beharko du. Halaber, zirkulazio baimeneko helbideak bereizgarria eskatzen deneko TAO eremuaren baitan egon beharko du.
  • Jarduerak enpresa jarduera izan beharko du (Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifaren arabera, lehen atala), eta TAO eremu baten baitan egon.
  • Jarduera bakoitzeko gehienez ere lau bereizgarri emango dira  (bost bereizgarri, TAO berria indarrean sartzen denean, 2025eko irailean).
  • Eskatzaileak ordainduta izan beharko du aurreko urteko TAO bereizgarriari dagokion tasa, eman bazitzaion.
  • Txartela izateko ordaindu beharreko tasa helbideratu behar da. 

Epea

Urte osoan irekita.

Dokumentazioa

TAO bereizgarria bulego batean eskatzeko, identifikazio-agiria aurkeztu behar da. Online izapidetzeko, ziurtagiri digital batekin edo Herritarren Udal Txartelarekin (TMC) konektatu behar da.

Ez da agiri gehiago aurkeztu behar, honako kasu hauetan izan ezik:

Titulartasun- edo helbide-aldaketak

Ibilgailuaren titulartasuna edo helbidea duela gutxi aldatu bada, bulego batean egin behar da eskabidea, eta agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Bereizgarria eman zaion pertsonaren identifikazio-agiri originala edo kopia (NAN, egoitza-txartela, AIZ, pasaportea).

  • Ibilgailuaren titulartasunaren behin-behineko dokumentazioa.

  • DGTan ibilgailuaren helbidea erroldako helbidearekin bat etortzeko aldatu berri bada, zirkulazio-baimena edo aldaketa hori egin dela egiaztatzen duen DGTaren agiria aurkeztu beharko da.

Ordezko ibilgailua

Titularrak ordezko ibilgailu bat badu, behin-behineko TAO bereizgarria eskatu ahal izango du Udaleann bertan. Ezinbestekoa da ordezko ibilgailuarentzako eskabidea entregatzea, dagokion tailerrak beteta eta sinatuta, eta inprimakian eskatzen den dokumentazioa aurkeztea.

Zenbatekoa

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.6 epigrafean jasota dago.

Oharrak

  • Eskabidearen indarraldia mugagabea da, baldintzak betetzen diren bitartean, Udalera baja eskatu ezean.
  • Arabako Probintziako Trafikoko Buruzagitzan aldatu beharko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a) zirkulazio-baimenaren helbidea.

Ohiko galderak

Nola eska dezaket TAO bereizgarria?

Herritarrei laguntzeko bulegoetan eska eta ordain dezakezu.

Halaber, online eska eta ordain daiteke:

Bereizgarria indarrean baduzu, automatikoki berrituko da, betiere baldintzak betetzen jarraitzen baduzu.


Zein dira TAO eremuko prezioak?

Las tarifas están recogidas en las ordenanzas fiscales (epígrafe 7.6).

Zenbatekoak ordenantza fiskalen 7.6 atalean ezartzen dira urtero.


TAO bereizgarria eskatzen badut urtarrila ez den hilabete batean, urte osoa ordainaraziko didate?

Ez, eskatzen den egunetik abenduaren 31ra arteko zati proportzionala baino ez da ordainduko.


Nahitaezkoa da TAO txartelaren ordainketa helbideratzea?

Bai, derrigorrezkoa da ordainketa helbideratzea hurrengo urteetarako. Lehenengo urtean eskatzen denean ordaintzen da.


Ibilgailu bat baino gehiago badut TAO bereizgarri bat baino gehiago izan dezaket?

Eskatzaile bakoitzari aparkatzeko bereizgarri bat baino ez zaio ematen, baina titular beraren ibilgailu batentzat bigarren bereizgarri bat lor daiteke, ibilgailua ezkontideak edo seme-alabek erabiltzen dutenean, betiere pertsona titularraren bizileku berean erroldatuta badago. Nolanahi ere, bizileku bakoitzeko aparkatze-bereizgarrien kopurua ezin da izan hiru baino handiagoa.

Merkataritza-bereizgarrien kasuan, gehienez bost bereizgarri eska daitezke.


Enpresaren ibilgailua dut eta TAO eremu batean bizi naiz. Egoiliar txartelik izan nezake?

Bai, posible da. Kontsultatu nola

 


TAO eremu batean dut lanlekua. Egoiliar txartela izan dezaket nire ibilgailuarentzat?

Ez; egoiliar edo merkatari baldintzak bete ezean ez da onartzen.


Langile autonomoa banaiz, eska dezaket TAO bereizgarria?

Bai, TAO bereizgarria eska dezakezu gremio profesionaletako pertsonentzat eta/edo autonomoen erregimeneko langileentzat, betiere baldintzak betetzen badituzu.

Kontsultatu nola eskatu TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat 


Garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi naiz. Zein baldintza bete behar ditut Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzeko? Zein korrespondentzia dago bizi naizen eremuen eta TAO eremuen artean?

Gasteizko garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C eremuetan aparkatu ahal izango dute Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzen badute.
Kontsultatu eremuak eta kaleak.


Dagokidana ez den beste leku batean aparka dezaket?

Bai, baina aldameneko eremuetan bakarrik. 2. eremuak EZ du esleituta dauden elkarren ondoko eremurik.


Derrigorrezkoa al da bereizgarria jartzea?

Ez, ez da beharrezkoa, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.


Lurreko marren koloreen esanahia jakin nahi nuke

  • Urdinak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo profesional eta autonomoentzako TAO bereizgarria baldin baduzu.
  • Berdeak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
  • Gorri-berdeak (egoiliarrenak bakarrik)bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
  • Laranjak: (aparkaldi laburrekoak): denbora-muga murritzagoa duten plazak dira. Bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu. Plaza horietan ez dute balio TAO bereizgarriek..


Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.