Gamarrako igerilekuetarako udako abonamendua eskuratzea

Udako denboraldian Gamarra parkera sartzeko abonamenduaren eskuratzea. 

Herritarren Udal Txartela izatea, Gamarrako parkera sartzeko beharrezkoa baita.

(e)tik (e)ra.

Kuotan murrizketa eskatzen bada, izapidea aurrez aurre egin beharko da, %33ko nahiz hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiri originala aurkezten.

Zenbatekoa Ordenantza Fiskalen 8.4. atalean ezarrita dago: 

  • 4 urtera arte: 0,00€.
  • 5 urtetik (beteta) 17ra arte: 11,70€.
  • 18 urtetik (beteta) 29ra arte: 27,90€.
  • 30 urtetik (beteta) aurrera: 33,65€.
  • 65 urtetik gorakoek eta %65eko edo hortik gorako desgaitasuna dutenek %50eko murrizketa izango dute kuotan.
  • %33ko edo hortik gorako eta %65etik beherako desgaitasuna dutenek %25eko murrizketa izango dute kuotan.

Eskabidea egiten den unean bertan ordainduko da abonamendua, finantza-erakundeekin hitzartutako kreditu-txartelen bidez. Nahiago baduzu, ordainagiria hartu eta geroago ordain dezakezu.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Kirola

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.