Udako denboraldian Gamarra parkera sartzeko abonamenduaren eskuratzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gamarran eta Mendizorrotzan sartzeko eguneko txartelak erostea
Udako denboraldian, Gamarrako parkera edo Mendizorrotzako kirol gunean sartzeko eguneko sarrerak erosi daitezke.
Sarrerak banakakoak nahiz taldeentzakoak izan daitezke. Sartzeko, mugikorrean sortzen den QR kodea baliatu behar da.
Sarrerak erostean, zentro bat aukeratu behar da: Gamarra edo Mendizorrotza. Sarrerek hautatutako zentrorako eta erosketa egiten den egunerako baino ez dute balio.
Udaz beste: urteko gainontzeko egunetan, Gamarrarako sarbidea librea da, eta Mendizorrotzara sartzeko, instalazioan bertan erosi behar da sarrera.
(e)tik (e)ra.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
Mendizorrotzan
- 4 urtera arte: 0,00 euro.
- 5 urtetik 17ra arte: 7,30 euro.
- 18 urtetik 24ra arte: 10,00 euro.
- 25 urtetik aurrera: 13,40 euro.
Gamarrako prezioak:
- 4 urtera arte: 0,00 euro.
- 5 urtetik 17ra arte: 1,40 euro.
- 18 urtetik 24ra arte: 3,80 euro.
- 25 urtetik aurrera: 6,60 euro.
Zenbateko hauek Ordenantza Fiskalen 8.4. epigrafean daude jasota.
- Gamarrako parkerako sarrerak eta Mendizorrotzeko kirol esparrurako sarrerak egun baterako balio du.
- Kuota horiek ordaintzeak honako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen du: igerilekuak, aldagelak, arropa-gordelekuak eta aparte ordaindu beharrekoak ez diren gainerako zerbitzuak.
- Eguraldi txarrak ez du instalazioetara sartzeko kuota berreskuratzeko eskubiderik emango.
- Adingabeak sartzeko, beharrezkoa da adina egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztea. Litekeena da sarreran aurkeztu behar izatea.
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Kirola
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.