Gamarran eta Mendizorrotzan sartzeko eguneko txartelak erosketa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gamarrako udako abonamendua eskuratzea
Udako denboraldian Gamarra parkera sartzeko abonamenduaren eskuratzea.
Herritarren Udal Txartela izatea, Gamarrako parkera sartzeko beharrezkoa baita.
(e)tik (e)ra.
Kuotan murrizketa eskatzen bada, %33ko nahiz hortik gorako ezintasuna egiaztatzen duen ezintasunaren ziurtagiria, jatorrizkoa.
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria, HUT.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Zenbatekoa Ordenantza Fiskalen 8.4. atalean ezarrita dago:
- 4 urtera arte: 0,00€.
- 5 urtetik (beteta) 17ra arte: 11,70€.
- 18 urtetik (beteta) 29ra arte: 27,90€.
- 30 urtetik (beteta) aurrera: 33,65€.
- 65 urtetik gorakoek eta %65eko edo hortik gorako desgaitasuna dutenek %50eko murrizketa izango dute kuotan.
- %33ko edo hortik gorako eta %65etik beherako desgaitasuna dutenek %25eko murrizketa izango dute kuotan.
Eskabidea egiten den unean bertan ordainduko da abonamendua, finantza-erakundeekin hitzartutako kreditu-txartelen bidez. Nahiago baduzu, ordainagiria hartu eta geroago ordain dezakezu.
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Kirola
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.