Orrialdeari buruz

Trafiko isunak

Trafiko arauak hausteagatik udaltzainek, segurtasunarekin lotutako beste kidego batzuek edo TAO aparkaleku arautuaren zaindariek ezarritako salaketak dira trafiko isunak.

Trámitea(k)

  • Urte osoan irekita

    Trafiko Legearen arabera, ibilgailuaren arduradunak administrazioari lagundu eta gidaria identifikatzeko obligazioa dauka, arau-hauste bat antzeman eta dagokion errekerimendua bidaltzen zaiolarik. Izapide honek, ibilgailua gidatu bitartean arau-haustea egin duen pertsona identifikatzea du xede, identifikazio txartel digital bat erabiliz, edo salaketan dauden datu batzuk sartuta.

    Tramitera joan

  • Urte osoan irekita

    Salaketa (unean bertan edo gerora) jakinarazi ondoren, 20 egun naturaleko epea izango du interesdunak egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko eta frogabideak proposatzeko, eta, halakoetan, dagokion ebazpena eman beharko da. Horrenbestez, salaketa zehapen-prozedura arruntaren bidez izapidetuko da. 

    Tramitera joan

Trafiko araudiaren kontrako arau-hausteak diru-isunez zigortuko dira, eta arau-haustearen sailkapenaren araberakoa izango da horren zenbatekoa. 6/2015 LEDaren 80. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan zehazten da isunen zenbatekoa (RDL 6/2015).

Trafiko arau-haustearen erantzule den gidaria ez identifikatzea arau-hauste oso larritzat jotzen da, eta jatorrizko isunaren bikoitza dakar berekin arau-haustea arina bazen, aldiz, arau-hauste larria edo oso larria bazen, jatorrizko isunaren hirukoitza dakar. 

Puntu-galera

Arau-hauste larriak edo oso larriak egiteak berekin dakar gidabaimenean edo gidalizentzian puntuak galtzea, zehapena administrazio-bidean irmoa denean. 6/2015 LEDaren II. eta IV. eranskinetan zehazten dira zein diren isun horiek, eta zenbat puntu kenduko diren. (RDL 6/2015).