Gidaria identifikatzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Trafiko isunak: Isunaren ordainketa
Udalak igorritako isunak ordaintzea, epe barruan badaude.
Ibilgailuaren titularraren, errentariaren, ohiko gidariaren edo (identifikatu bada) gidari erantzulearen kontra jarritako salaketa jakinarazten denetik hasten da prozedura zigortzailea.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ez du eskatzen, HUT, Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Honako finantza erakunde hauetan, betiere, horietako bakoitzak ezarritako ordutegian: Kutxabank, Laboral Kutxa, Bankoa-Abanca, Caixabank, Caja Rural de Navarra eta Banco Santander.
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Trafiko araudiaren kontrako arau-hausteak diru-isunez zigortuko dira, eta arau-haustearen sailkapenaren araberakoa izango da horren zenbatekoa. 6/2015 LEDaren 80. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan zehazten da isunen zenbatekoa (RDL 6/2015).
- 1428/2003 Errege dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio-araudi Orokorra onartzeko dena, betiere, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartua, aplikatu eta garatzearren errege dekretua
- 818/2009 Errege dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen errege dekretua
- 6/2015 Legegintzako errege dekretua, Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko testu bateratua
- Ordenantza, Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza
- Ordenantza, Izaera Urbanoko Bide Publikoetako Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna arautzen dituen Udal Ordenantza
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Trafiko arau-haustearen erantzule den gidaria ez identifikatzea arau-hauste oso larritzat jotzen da, eta jatorrizko isunaren bikoitza dakar berekin arau-haustea arina bazen, aldiz, arau-hauste larria edo oso larria bazen, jatorrizko isunaren hirukoitza dakar.
Puntu-galera
Arau-hauste larriak edo oso larriak egiteak berekin dakar gidabaimenean edo gidalizentzian puntuak galtzea, zehapena administrazio-bidean irmoa denean. 6/2015 LEDaren II. eta IV. eranskinetan zehazten dira zein diren isun horiek, eta zenbat puntu kenduko diren. (RDL 6/2015).
Erlazionatutako tramiteak
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Diru-Bilketa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.