eseu


Trafiko isunak: Salaketaren kontrako alegazioak

Salaketa (unean bertan edo gerora) jakinarazi ondoren, 20 egun naturaleko epea izango du interesdunak egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko eta frogabideak proposatzeko, eta, halakoetan, dagokion ebazpena eman beharko da. Horrenbestez, salaketa zehapen-prozedura arruntaren bidez izapidetuko da. 

Ibilgailuaren titularraren, errentariaren, ohiko gidariaren edo (identifikatu bada) gidari erantzulearen kontra jarritako salaketa jakinarazten denetik hasten da prozedura zigortzailea.

Urte osoan irekita.

Trafiko araudiaren kontrako arau-hausteak diru-isunez zigortuko dira, eta arau-haustearen sailkapenaren araberakoa izango da horren zenbatekoa. 6/2015 LEDaren 80. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan zehazten da isunen zenbatekoa (RDL 6/2015).

Trafiko arau-haustearen erantzule den gidaria ez identifikatzea arau-hauste oso larritzat jotzen da, eta jatorrizko isunaren bikoitza dakar berekin arau-haustea arina bazen, aldiz, arau-hauste larria edo oso larria bazen, jatorrizko isunaren hirukoitza dakar. 

Puntu-galera

Arau-hauste larriak edo oso larriak egiteak berekin dakar gidabaimenean edo gidalizentzian puntuak galtzea, zehapena administrazio-bidean irmoa denean. 6/2015 LEDaren II. eta IV. eranskinetan zehazten dira zein diren isun horiek, eta zenbat puntu kenduko diren. (RDL 6/2015).

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Diru-Bilketa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.