Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) jardueraren baja
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Jardueraren alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ)
Beren kontura jarduera bat egiten duten pertsona fisiko edo juridikoek JEZn alta emateko adierazpena aurkeztu behar dute.
Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean bere kontura aritzen den edozein pertsona fisiko edo juridiko.
Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean beren kontura aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoek JEZn alta deklarazioa aurkeztu beharra dute, hori ordaintzetik salbuetsita egon ala ez.
Urte osoan irekita.
Jarduera berria hasi baino 10 egun lehenagoko epearen barruan eman behar da alta.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez-aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena esteka jarraituz:
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
- 840 inprimakia: enpresa jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa helbide eta jarduera bakoitzeko
- 841 inprimakia: lanbide eta arte jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa
- 842 inprimakia: alta, baja edo aldaketa deklarazioa jarduerari atxikitako areto bakoitzeko
- 848 inprimakia: eragiketa bolumenaren jakinarazpena, enpresaren helbidea Arabatik kanpokoa bada
- Alokairu kontratuaren fotokopia, deklaratutako azalera katastroko azalera baino txikiagoa bada.
- Enpresa eta arte jardueren kasuan, eratzeko eskrituren kopia, baldin eta sozietateren helbidea Araba kanpokoa bada.
- Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, AIZ...).
- Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.
- Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da "Informazio osagarria" atalean.
Arabako Foru Ogasunean aurkeztu beharreko dokumentazioa
Horrez gain, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek errolda eredua aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik.
Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria, tasa arautzen duen dagokion ordenantzaren arabera.
Tasa Ordenantza Fiskalen 5 epigrafean jasota dago.
- 3/2021 Foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina
- 1175/1990 Legegintzako errege dekretua, irailaren 28koa, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituena
- 243/1995 Errege dekretua, otsailaren 17koa, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga kudatzeko arauak ematen dituen eta zerga horren errolda kudeatzeko eskumenak eskuordetzea arautzen duena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak Vitoria-Gasteizko udalerrian enpresek, profesionalek edo artistek egiten dituzten jarduerei eragiten die. Foru Arauan (11. artikuluan) aurreikusitako zergaren tarifak, koefizienteak, indizea eta hobariak aplikatzetik ateratzen da JEZ dela eta ordaindu behar den kuota. Horiek urtero onartzen ditu Gasteizko Udalak, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordenantza fiskalean arautzen.
Onetsitako tarifetan: JEZrako onetsitako tarifetan zehazten da zein jarduerari ezarri behar zaion zerga.
JEZren alta nahitaezko betekizuna da, baina batzuetan ez da nahikoa. Beste hauek ere hartu behar dira kontuan:
- Lokala irekitzeko lizentzia.
- Atzerritarrentzako lan baimena.
- Jarduera profesionaletarako titulazioa.
- Bide publikoa okupatzeko baimena, merkataritza ibiltarirako.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarekin lotutako lau inprimaki daude. Jakinarazpena (848 eredua) informazio agiri bat da, eragiketa bolumena edo zifra jakinarazteko aurkeztu beharrekoa. Eragiketa bolumena milioi bat eurokoa edo txikiagoa bada, subjektu pasiboek ez dute jakinarazpen hori aurkeztu behar. JEZren alta, baja edo aldaketa deklarazioek (840, 841 eta 842 ereduak), aldiz, jarduera guztiei eragiten diete, horien bidez jarduera erroldan sartzeko datuak lortzen baitira. Jakinarazpena eta alta deklarazioa, beraz, agiri independenteak dira, eta subjektu pasibo batzuek biak aurkeztu beharko dituzte.
- Altak eta aldaketak: jarduera berria edo aldatu den jarduera hasi baino 10 egun lehenagoko epearen barruan.
- Bajak: jarduerari utzi eta hurrengo hilabetearen barruan.
San Martineko Udal Bulegoetan, 945 161 132 Zerga Kudeaketarako Zerbitzuko telefonora deitu edo posta elektronikoz (hacienda@vitoria-gasteiz.org) egin dezake izapidetzea.
Bai, posible da, bidalketa-modua eskabidean adierazten den bitartean. JEZren subjektu pasiboak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) online kudeaketaren orrialdetik eman dezake JEZren alta- edo baja-ziurtagiria.
Ezintasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten pertsonen elkarte eta fundazioak zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira, baldin eta onura publikokotzat jo badira eta irabazi-asmorik gabekoak badira. Interesdunek idatziz eskatu beharko dute salbuespena, eta agiri hauek aurkeztu:
- Sozietatearen estatutuak.
- Onura publikoaren aitorpena.
- Sarreren xedearen justifikazioa.
Bai, baina ordaintzetik salbuetsita zaude.
Bai, baina ordaintzetik salbuetsita zaude.
Eragiketa bolumena 1.000.000 eurotik beherakoa bada, subjektu pasiboa zerga ordaintzetik salbuetsita dago, baldin eta:
- Sozietate talde batekoak izanik, sozietate horien eragiketa bolumena guztira zenbateko hori baino txikiagoa bada.
- Bolumen hori gainditzen duen enpresa batek sozietatearen % 25eko partaidetzarik ez badu.
Bai, nahitaezkoa da deklaratzea, nahiz eta datu hori kontuan ez izan zerga kuota zehazterakoan.
Ez, ez delako jarduera berririk hasi. Izan ere, jarduera bera izaten jarraituko du, titularitatea aldatu arren.
Bai. Eragiketa bolumena ez da hainbanatzen negozioaren areto bakoitzak lortzen duenaren arabera. Enpresak ordaindu beharra dauka, bere eragiketa bolumena milioi bat eurotik gorakoa delako, jardueren zati handi bat beste udalerri batean egiten bada ere.
Enpresak duela bi urte zuen eragiketa bolumena hartzen delako kontuan. 2023eko JEZren ordainagirian, esaterako, enpresak 2021ean izan zuen eragiketa bolumena hartu da kontuan.
JEZren ordainagiria duela bi urteko datuak kontuan hartuz taxutzen delako. Esaterako, enpresak sozietate aldaketa 2021ean egin bazuen, hori 2023ko JEZren ordainagirian hartuko da kontuan, baldin eta aldaketa hori egiaztatzen duen eskritura publikoa aurkezten bada.
Ordaintzeko bideak kontsultatu.
Bai. Subjektu pasibo guztiek aurkeztu beharra dute alta deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita egon ala ez. Ordenantza Fiskalaren arabera, zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira hauek: beren jarduera hasten dutenak, jarduera hori bideratzen deneko lehenengo bi zerga-ekitaldietan, edo jardueraren eragiketa bolumena milioi bat eurotik beherakoa denean.
Hala ere, subjektu pasibo guztiek aurkeztu beharra dute jardueraren hasiera, bukaera edo aldaketa adierazteko deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita egon arren.
Kasu horietan dauden interesdunek idatziz eskatu beharko dute salbuespena, eta sozietatea eratzeko eskritura publikoak aurkeztu.
Ez. Estatistika Institutu Nazionalak argitaratzen du JESN (Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala) (PDF 51,4 KB) eta jarduera batzuk baino ez datoz bat. Kasu gehienetan kode eta egitura ezberdinak dituzte.
Bai. Ogasuneko erroldan alta emanda egotea eta BEZa, (beharrezkoa bada) Arabako Foru Aldundian eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea Gizarte Segurantzan. Bi adibide baino ez dira.
Kontsultatu Enpresak eta ekintzailetza - Zure negozioa garatzeko laguntzak atala udalaren webgunean, informazio gehiago lortzeko.
Interesa dakizuke
-
-
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) salbuespena jarduerari hasiera emateagatik
-
Aldaketa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ)
-
Udal zergen ziurtagirien eskaera
-
Jarduera sailkatua instalatzeari buruzko kontsulta
-
Jarduera sailkaturako lizentzia eskatzea
-
Jarduera sailkatuaren aurretiko komunikazioa
-
Merkatarientzako TAO txartela eskatzea
Informazio gehiago
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak Vitoria-Gasteizko udalerrian enpresek, profesionalek edo artistek egiten dituzten jarduerei eragiten die. Jarduerei berei ezartzen zaie zerga, areto jakin batean egiten ez badira ere, eta zergako tarifetan zehaztuta nahiz zehaztu gabe egon.
JEZrako onetsitako tarifetan zehazten da zein jarduerari ezarri behar zaion zerga.
Subjektu pasibo guztiek aurkeztubeharra dute jardueraren hasiera, bukaera edo aldaketa adierazteko deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita badaude ere.
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.