Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) jardueraren baja

Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean baja ematen duten pertsona fisiko edo juridikoek JEZn baja deklarazioa aurkeztu beharra dute.

Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean bere kontura aritzen den edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Urte osoan irekita.

Bajan emateko epea hilabetekoa da, jarduerari uzten zaionetik kontatzen hasita.

  • Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da "Informazio osagarria" atalean.

Arabako Foru Ogasunean aurkeztu beharreko dokumentazioa

Horrez gain, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek errolda eredua aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria, tasa arautzen duen dagokion ordenantzaren arabera.

Tasa Ordenantza Fiskalen 5 epigrafean jasota dago.

Aldaketa izenarekin, jarduerarekin edo jardueraren epigrafeekin lotutakoa bada, jardueraren baja eta alta izapidetu beharko dira.

Informazio gehiago

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Vitoria-Gasteizko udalerrian enpresek, profesionalek edo artistek egiten dituzten jarduerei eragiten die. Jarduerei berei ezartzen zaie zerga, areto jakin batean egiten ez badira ere, eta zergako tarifetan zehaztuta nahiz zehaztu gabe egon.

EJZrako onetsitako tarifetan zehazten da zein jarduerari ezarri behar zaion zerga.

Subjektu pasibo guztiek aurkeztu beharra dute jardueraren hasiera, bukaera edo aldaketa adierazteko deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita badaude ere.

Kontsultak: 945 16 11 32 eta documentacion.iae@vitoria-gasteiz.org

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.