eseu


Orrialdeari buruz

Bermeen edo fidantzen gordailua

Trámitea(k)

Ofiziozko itzulketa

Arau orokor gisa, itzulpenak ofizioz egingo ditu Vitoria-Gasteizko Udalak, gorgailatu zuen betehearra behar bezala bete dela egiaztatu ondoren.

Eskudiruzko fidantzen kasuan, interesdunak fidantza eratzen den unean adierazitako kontu-zenbakian egingo da itzulketa.

Alderdiak eskatutako fidantzaren itzulketa

Itzulketa eskubidearen titularra den pertsona fisikoak edo juridikoak eska dezake  itzulketa (gordailutzen duen pertsonak edo haren legezko ordezkariak), bermea eskatzen zuen betekizuna amaitu ondoren.

Fidantza gordailutzerakoan kontu-zenbakirik adierazi ez bada, edo kontu-zenbakia aldatu nahi bada, interesdunak edo haren legezko ordezkariak Bermea itzultzeko eskabidea aurkeztu beharko du, kontu berriaren titulartasuna egiaztatzen duen banku-ziurtagiriarekin batera.

Dokumentazio hau Udaleko Erregistro Elektronikoan, San Martineko Udan Bulegoetan edo Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan aurkeztu beharko da.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.